Teknologia albisteak

Zulozale.com: gazteon topagune berria

Erabiltzailearen aurpegia
Patxi - Gatzezulo aldizkaria
2009-01-30 : 08:01

ZULOZALE, sarean dabiltzan gaztezulotarrek elkar ezagutzeko topagune berria da. Atariak jendea ezagutzeko, iritzi eta afizioak partekatzeko… aukera ematen du, euskara hutsean.

ZULOZALEn parte hartzeko ez da beharrezkoa harpideduna izatea. Gurea ez da atari itxia. Edonork sortu dezake kontu propioa, edonork.

Nola erabili?

Oso erraza da. Hasteko, segi www.zulozale.com helbidera eta “Hasi saioa” klikatu. Ondoren, erabiltzaile bezala alta emateko aukera sakatu. Behin datuak sartuta, “Kontua sortu” izeneko aukera klikatu, eta kito. Ongi etorri!

Ezagutu hire lagunak

GAZTEZULO, 6.500 harpidedun izanik, edonora iristen da. Pentsa zenbat lagun egin daitezkeen horrela… Hortik aurrera, jende berria ezagutzeko, norberak duen gogoaren tamainakoa izango da emaitza. Aukera faltarik, behintzat, ez da izango!

Eskuratu oparia

Parte hartzen duten lagun guztiek, atariak eskaintzen dituen abantailez gain, opari sinple bezain ederra jasoko dute: GAZTEZULOren kamiseta edo karpeta bana. Horretarako, erabiltzailea sortu eta datuak aldizkarira (gaztezulo@gaztezulo.com) bidali besterik ez dute egin behar.

Erantzun

Sartu