|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Herri-administrazioetako euskara planez jardunaldiak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-01-22 ¦ 09:32 ¦ herri-administrazioakJardunaldiak izango dira datorren astean Bilbon euskara teknikarientzako: erabilera planak herri-administrazioetan. Besteak beste, IRATI izeneko tresna aurkeztuko da: herri administrazioetan euskara planak (barruko erabilera plana zein Euskara Biziberritzeko Plana) diseinatzeko eta jarraipena egiteko aplikazioa. Jardunaldien aurkezpen orriak dioenez, "aurten bete-betean sartu gara laugarren plangintzaldian. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzan bertan, foru aldundietan eta mankomunitate nahiz udaletan berebiziko lana egin dugu guztiok, laugarren plangintzaldi honetan euskararen normalizazioak aurrera egiteko. Plangintzaldiaren bigarren urtea abiatzear dagoenez, uste dugu aparteko abagunea dela batzuek eta besteek bosturteko honetan egin asmo ditugunak plazaratzeko eta egindakoen zein egin beharrekoen arteko eztabaida sorrarazteko." Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, goizeko bi saiotan. Egitaraua1. eguna (2009-01-27 asteartea) 2. eguna (2009-01-28 asteazkena) Lehen egunean aurkeztuko den IRATI hori, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak garatu duen aplikazio berria da. Aplikazioa administrazioetan (Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak) euskara planak (barruko erabilera plana zein Euskara Biziberritzeko Plana) diseinatzeko eta jarraipena egiteko da. Parte hartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: erabilera-planak a bildua ej-gv.es, ondoko datu hauek adierazita: izen-abizenak, erakundea, kargua, telefonoa eta posta elektronikoa; eta mezuaren gaian Erabilera planak herri- administrazioetan jardunaldiak idatzita |
Albiste gehiagoherri-administrazioak gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|