Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Sareblog, euskaraz sortutako lehen blog sare komertziala

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-11-18 ¦ 10:51 ¦ blogak

Sareblog Asier Lozanok eta Borja Bonillak 2008an sortutako enpresa da. Euskaraz sortu den lehenengo blog-sare komertzialak gaur hasi du ibilbidea hiru blogekin: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.

Publizitatea

Honela definitzen du bere burua Sareblog-ek: "Euskaraz sortu den lehenengo blog-sare komertzialak erabat erakargarriak zaizkien gaiak zein edukiak eskaintzen dizkie bere irakurleei." Eta gehitzen dute: "Nahiz eta irakurleak gure jardunaren erdigunea izan, Sareblog enpresei zuzendutako lan ekintza da baita ere."

Hiru blog tematiko jarri dituzte martxan, eta honelaxe aurkezten dituzte:

  • Kiroldegi: Futbola, saskibaloia ala pilota sakteak, albonean jarraitu ahal izateko, edota nazioartean ditugun kirolarien arrastoa jarraitu ahal izateko, Kiroldegi leku aproposa da.
  • Musikazale: Kontzertuak, berriak, albisteak, hau da, euskal musikak berri ematen duen azkenaz bustitzeko aukera ziurra da Musikazale.
  • Ondopasa: Ondopasa gure herriko paisaiak ezagutzeko ibilbideen berri emateaz gain, jai, jailadi, erakusketa, eta kultur gertaera oro batzen dituen bloga da.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun