Teknologia albisteak
3

Athletic Club: webgune berriarekin, eta haserre Epoca aldizkariarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-10-31 : 17:10

Athletic taldeak webgune berria aurkeztu zuen atzo. Itxura berria, edukiz ondo hornituta, zaletuengandik hurbilago eta eleanitza. Une honetan portadan dagoen albistea, epaitegietara joko dutela Epoca aldizkariaren kontra, atera berri duten azal polemikoagatik: ETA eta Athletic-en arteko ustezko hurbiltasuna iradokitzen du aldizkariak.

Horrela aurkeztu zuen bere webgunea futbol taldeak: "Interneten bilakaera, futbol klubetako komunikazioa, aisia eta astiaren estrategien bilakera, eta bestelako irudiaren bilaketa dira gaur Athletic Clubek aurkezten duen web atari berriaren lau oinarriak. Hilabete askotako lana, moduloz modulo egindakoa (...) gure klubeko informazio guztia erraztasunez, estilo biziz eta elkarreraginezkotasunez ezagutzeko weba helbide bakarrean: www.athletic-club.net.

Kirol talde baten webgunetik haratago, egunkari digital batera hurbiltzeko nahia azaldu dute arduradunek.

Atal nagusien artean, informazio ofizialaz gainera, ondorengoak azpimarratu daitezke:

Webguneak 71.000 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta eta eurentzako ere baliabide ugari jarri dira martxan. Besteak beste, klubaren datu-basea arakatzeko aukera dago (lehen mailako taldeen artean datu-baserik osatuena dauka Bilboko taldeak).

Webgunearen garapena eta kudeaketa Jamenet Informatica etxearen esku dago. Azken urtean 5.000.000 bisitatik gora izan ditu webguneak eta 100.000 orrialde baino gehiago erakusten ditu egunero.

Epoca aldizkariarena

Une honetan bertan webgune berriaren azalean dagoen albistea da Epoca aldizkariaren kontra epaitegietara joatea aztertzen ari dela Athletic Club.

Aldizkari espainiarrak portada hau atera du bere azken alean:

Albistearen laburpena, hemen.

"Jokalari hauek guztiak tesi erradikalekin bat datoz", dio Epocak, eta honako futbolariak ageri dira, batzuk bakarrik gaur egunean Athleticen: Iraola, Luis Prieto (x), Gabilondo, Garmendia, Aduriz (x), Sarriegi (x), Tiko (x), Yeste, Del Horno (x), Ustaritz, Armando. (x) zeinua dutenak ez dira ari Athletic-en jokatzen une honetan.

Erantzunak

Gari
2008-10-31 : 17:52

Gogora dakarkit Garzon detiene al Athletic de Bilbao TMEOren portada lejendarioa, Santi Oruek marraztua.



Hor agertzen da
beste askoren artean: Tmeo portadak


Bontxi
2008-10-31 : 19:05

Bilbon aspaldian dabiltza zurrumurruak eta kontuak. Epocakoek euren gisoa prestatzen saltsa horretatik hasi direla ematen du.

Plaza
2008-10-31 : 19:19

Hemen ere bai.
Non ematen duen bata bestearen itzulpena den.


Elkarri elikatzen?


Erantzun

Sartu