|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-10-08 ¦ 09:13 ¦ kulturaGotzon Garate (1934-2008) gaur hil da. Minbizia izan du eta gogor borrokatu du azken hilabeteetan, ebakuntza eta abarrekin baina azkenean gaur hil da. Idazle, apaiz eta euskalari, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako ikasketak abiatu zituen 1976an. Bere jaioterrian, Elgoibarren, Barren aldizkariak ale berezia atera zuen Garateren ibilbideaz, eta hemen dago, PDF formatuan (tamalez, PDF enkriptatua, ezin testurik erauzi bertatik). Bibliografia zabaleko gizona, Interneten ikusi eta kontsultatu daiteke bere lan marduletako bat, Atsotitzak. Esamolde tradizionalen bilduma eleanitza. Hainbat bider trabatzen gara, latinezko edo gaztelaniazko topiko bat ez dakigula nola esan euskaraz. Horraxe jo, eta hor duzu erantzuna. Erantzunak#1. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daIñigo ¦ 2008-10-08 ¦ 09:23Lasai, Gotzon, hemen gaude gazteok zeure bidean -alor guztietan- aurrera egiteko. Bihotzetik harakoa senitartekoei. #2. Agur eta ohore;Ainhoa Lendinez Garate ¦ 2008-10-08 ¦ 09:24Bart ez dut lo sakonik egin. Atzo ezkila hotsak nituen buruan. Jira eta buelta izara artean. Esnatu naiz, inoiz lorik hartu badut. Eta ezkila hotsek zugana eraman naute. Joan zara. Ikaragarri sufrituta. Ezin esango dizut orain, lehen esan ez dizudanik. Baina paperak zuriz uztea baino gauza gogorragorik gutxi da. Uda aurretik joan behar omen zenuen, eta uda ostean joan zara. Negua baino gogokoago zenuelako uda, seguru. Negu gorriari ihes egin nahi izan diozula pentsatuko dut beti, eta udaberriko lore artean imajinatuko zaitut zure bide berrian. Izan dadila loretsua hemen izan duzunaren pare. Liburu bat besapean, eta irribarrea aurpegian, gazteekin solasean. Euskal Literaturaren urrezko orrietan geratuko zara betiko. Hedabideek lau haizetara zabalduko dute zure izena. Baina ororen gainetik, gertu izan zaitugunok lagun, aholkulari eta osaba izango dugu gogoan beti. Zenbat on jaso dugun zugandik, zenbat oroitzapen utzi diguzun. Izan zaitez beti zu, osaba Gotzon laguna. Elgoibarren, 2008ko urriaren 8an. #3. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daemonbiarjako ¦ 2008-10-08 ¦ 09:29Gotzon Garateren izaera eta pentsamendua ulertzeko, JAKIN aldizkariaren 149. alean dago argitaratuta, Hasier Etxeberriak eginiko elkarrizketa luzea. #4. Gotzon Garateri elkarrizketa JakinenSustatu ¦ 2008-10-08 ¦ 11:57Hain zuzen ere Hasier Etxeberriaren Alua Mundua blogean aurkitu dugu elkarrizketa horren PDF dokumentua. #5. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daJoxe Aranzabal ¦ 2008-10-08 ¦ 10:09Nik ere irakasle izan nuen Gotzon Garate, 70. hamarraldian. Gizon ona zen, eskuzabala, eta euskaltzale sutsua. Nik, behintzat, horrela gogoratzen dut. Harrezkero, herri prentsan nenbilela edo berripaperak argitaratzen, behin baino gehiagotan erakutsi zidan babesa egindako lanagatik. Azkenengoz, Deustuko Unibertsitatean ikusi nuen, han parte hartu nuen mahai inguru batean. Mila esker guztiagatik, Gotzon! #6. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daJanire Rodríguez ¦ 2008-10-08 ¦ 10:34Betiko gure bihotzean, Gotzon. Ez dut hitzik gizon hau deskribatzeko... maitagarria agian. #7. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daIñigo ¦ 2008-10-09 ¦ 16:37> Gotzon Garate (1934-2008) gaur hil da. Minbizia izan du eta gogor borrokatu du azken hilabeteetan, ebakuntza eta abarrekin baina azkenean gaur hil da. #8. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daimurua ¦ 2008-10-08 ¦ 11:14Duela hamabi urte Egunkaria-ko Kate Motzean sailean elkarrizketa egin nionean (1996ko abenduaren 22an argitaratua), heriotzari buruz galdetu nion Gotzon Garateri. #9. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daxemein ¦ 2008-10-08 ¦ 17:21Nik ere izan dut Gotzon ezagutzeko zorte handia. Beti alai, beti irribarretsu eta euskararen zirrikitu guztiak ezagutzeko prest. Testuen prestaketa lanetan batera lanean aritu garenean ere maisu apala agertu izan da, bere jakituria handia aldarrikatu beharrean. #10. Gotzon Garateren ehorzketa eta hiletaSustatu ¦ 2008-10-09 ¦ 08:30Gotzon Garate Loiolako basilikan lurperatuko dute gaur eguerdian, 12.00etan. Hileta elizkizuna 19.00etan izango da Deustuko Unibertsitateko kaperan. #11. Gotzon Garate dela-etaEneko Zuloaga ¦ 2008-10-09 ¦ 08:32Denboralditxoa gaixorik egin ostean utzi gaitu Gotzon Garatek: ez dugu berriro ere ikusiko Euskal Filologiako ikasleei pastak eramaten gabon denboran ez eta goizean goiz, anoraka soinean, eguneroko osteratxoa egin beharrean. #12. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil daAitor ¦ 2008-10-09 ¦ 10:22Nik ere Gotzon hurbiletik ezagbutzeko aukera izan nuen. Hemen besteok esandako gauza guztiak neure egiten ditut. Ezer gaineratzekotan, ezaugarri hauek nabarmenduko nituzke Gotzonengan: #13. Re: Gotzon Garate idazle eta euskalaria hil damiren ¦ 2008-10-09 ¦ 22:03-Zure ikasle ohia naiz, izan dituzun horietako beste bat baino ez; baina nik ere, zuk ereindakoa nigan sustrai sendoak dituela, esateko beharra sentitu dut. Adiorik ez. #14. Bere liburuak osorik sareansusanews | armiarma.com ¦ 2008-10-09 ¦ 12:50Saiakerak, ipuinak, nobelak idatzi zituen, baita kronika ederrak ere, New York, New York (1988) gogoangarria bezalakoak. Gotzon Garateren gomutan, bere hiru nobela eta bi ipuin liburu eskaintzen dizkizugu osorik:
#15. Gotzon Garate gogoan (eta bihotzean)Jexux Mari ¦ 2008-10-10 ¦ 18:42Gotzon, mezu honen bidez, omenaldi xume bat egin nahi nizuke. Horretarako, zure atsotitzen liburu zoragarrira jo dut (beste behin ere!), bitxien bila. Ezagutzen zintudan neurrian, zure izaera eta jokaera deskribatzen laguntzen dute zuk, hainbat nekeren ostean, bazter guztietako baserrietan bildutako atsotitz eta esamoldeek. Hona ba, primeran egokitzen zaizkizun atsotitz batzuk. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|