Teknologia albisteak

Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan

Erabiltzailearen aurpegia
Unesco Etxea
2008-09-26 : 10:09

Nazio Batuen Erakundeak 2008. urtea izendatu du Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. Ildo horretan, EUDEL erakundeak, Euskadiko Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, eta batzorde zientifikoa osatzeko UNESCO Etxearen laguntzaz, Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarra antolatu du datorren urriaren 9an eta 10ean.

Biltzarrean, globalizazio sasoi honetan hizkuntza gutxituek dituzten erronkak nahiz aukerak aztertuko dira. Horretarako, munduko hainbat adibide plazaratuko dituzte nazioarteko aditu entzutetsuek. Euskarak aparteko lekua izango du jardunaldiotan; bertoko adituek gure hizkuntzak informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan betetzen duen tokia aztertuko dute. Hala, biltzarraren helburu nagusia esperientziak partekatzeko gunea sortzea da, globalizazio aroak dakartzan mehatxuei aurre egiteko eta aukerak aprobetxatzeko zein bidetatik jo behar dugun antzemate aldera.

Biltzarra euskararen normalizazioaren inguruan lanean aritzen diren teknikarientzat eta, oro har, hizkuntza gutxituen inguruan lan egiten dutenentzat antolatu da.

Biltzarrean parte-hartzeagatik ez da matrikula-saririk ordaindu behar. Dena dela, toki-kopurua mugatua da (220 leku) eta aretoa betetzean itxiko da izena emateko epea. Handik aurrera ez da gehiago onartuko. Izena emateko, biltzarraren webgunetik:

http://www.hizkuntzagutxituak.net

Egitaraua

Tokia: Euskalduna Jauregia, Bilbo.

Urriak 9. Osteguna.

9.00. Harrera
9.39 Aurkezpen ekitaldia
10.00 Andres Urrutia, euskaltzainburua.Euskaltzaindia, hizkuntza gutxitu baten akademia eta bere erronkak mundu globalizatuan.
11.00 Suzanne Romaine. Merton College, University of Oxford. �Hizkuntza eskubideak. Giza garapena eta hizkuntza aniztasuna mundu globalizatuan.
12.30. Fernand de Varennes. Murdoch University (Australia). Gehiago eta ez gutxiago: Hizkuntza gutxituen eskubideak globalizazio garaian.
16.00. Delyth Prys. Bangor University (Gales). Teknologia berriak hizkuntzak suspertzeko ahaleginetan.
17.00. Amadeu Abril. ESADE, Universitat Ramon Llull, Barcelona. Internet.cat: Katalanez Interneten, Interneta katalanez, eta hizkuntza gutxituen zailtasunak (edo aukerak) ziberespazioan.

Urriak 10. Ostirala.

9.30. Misako Ito. UNESCO � Information Society Division � Universal Access and Preservation Section. UNESCO eta Hizkuntza aniztasuna ziberespazioan.
10.30. Luistxo Fernandez. CodeSyntax eta Tagzania. Euskara Interneten: argi-ilunak.
12.00. Simon Toulou, University of Geneva. Ahozko tradizioaren irakaskuntza: Zer nolako irakaskuntza? Maliko grioten kasua.
13.00 Marielle Rispail. IUFM Nice. Gizarte eleanitz batetarako bidean: arazoak eta praktikak, adibideak.
14.00 Itxiera ekitaldia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago