|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Gipuzkoa txoribistan, aireko irudi ikusgarriak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-09-15 ¦ 11:32 ¦ GeografiaGipuzkoako Foru Aldundiaren mapen aplikazioak, B5m delakoak, Txoribista ikuspegiak jarri ditu bere webgunean Gipuzkoako hainbat bazterrerako. Hegaldietan egindako detaile handiko argazkiak dira txoribistak. Blom Pictometry enpresak egin ditu hegaldiak, toki bakoitza lau norabide kardinaletan arakatuz argazkietarako. Enpresa horrek berak, era berean, beste mapagile batzuei ere saltzen dizkiete datuak, eta adibidez, Microsoft-en Virtual Earth aplikazioaren mapetan (Maps.live.com) ere ikus daitezke ikusmira hauetako asko. Horra konparazioa, Eibarko Untzaga Plaza Virtual Earth-en eta B5m-ko Txoribistan. Irudi berak dira, noski.
Hala ere, B5m-n esparru gehiago dago Microsoften mapetan baino: Donostiako txoribistarik ez dago Virtual Earth-en, baina bai B5m-n. Seguruenik beste aplikazio batzuetan ere ikusiko ditugu txoribista hauek aurki. Erantzunak#1. Re: Gipuzkoa txoribistan, aireko irudi ikusgarriakEzjakina ¦ 2008-09-15 ¦ 18:31Ba al dago bertako argazkiak (kalitaterik galdu gabe) jeitsi ahal izateko tresnarik? Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoGeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|