Teknologia albisteak

7 kaleak bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia
Zihara Enbeita - Bizkaiko Bertsozale Elkartea
2008-09-12 : 11:09

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren laguntzagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.Irailean, adibidez, 7 kaleak bertsotan eta 3dibertsotan saioez gozatzeko aukera izango dute Bilboaldeko euskaldunek.

7 kaleak bertsotan datorren bihar bertan izango da, irailaren 13an, 12:00etan. Zazpi Kaleetako Santiago plazan alkartu eta kalerik kale Bizkaiko bertso zaharrak
abestea da helburua. Gura duten herritar guztiek izango dute kalejira berezi honetan parte hartzeko aukera.

3dibertsotan saioa, ostera, irailaren 25ean izango da Zazpi Kaleetako La Bolsa aretoan, 19:00etan. Bertsoa eta marrazkiak izango ditu protagonista saio honek. Xabier Paya bertsolariaren gidoitzapean eta Igor Meñika igorreztarrak bat-batean egingo dituen marrazkien harira abestu beharko dute Eñaut Intxaurraga, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Jone Uria bertsolariek.

Erantzun

Sartu