Itzuli orri nagusira Bidali hau

Windguru iragarpenak euskaraz!

estropa.net - http://estropa.net ¦ 2008-09-12 ¦ 08:13 ¦ eguraldia

Windguru itsasoaren egoera eta eguraldi iragarpenak ematen dituen webgunea da eta orain euskaraz dago. Informazio ugari ematen du: haizearen abiadura, norabidea, olatuen tamaina, tenperatura etab. Ezinbesteko informazioa itsasoko kirolak egiten dituenarentzat: Surf, Windsurf, arrauna etab.

Publizitatea

Windgururen itzulpena, estropa.net-eko taldeak egin du.

Itzulpenari buruzko galderak edo bestelako iradokizunik izan ezkero hurrengo postara idatzi info@estropa.net.

Windguru.png 31KB (32702 byte)

Erantzunak

#1. Zorionak Estropa.net

Luistxo ¦ 2008-09-12 ¦ 09:29

Zorionak, Estropa.net. Asteburuko estropadei begira, primeran datorkigu jakitea hau martxan dagoela.

Aupa emakumezkoen Kontxako lehen bandera!

Oso webgune interesgarria duzue, Plone-rekin egina, bistan denez. Gaztelaniazko azalpenak oso ondo deskribatzen du.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz