Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Heziberri, hezkuntzari buruzko hausnarketa prospektiboa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-06-18 ¦ 08:02 ¦ irakaskuntza

EAEn "hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da" Heziberri. Partaidetzarako web bat ere aurkeztu dute, non blog batean iritziak jasotzea espero duten.

Publizitatea

Lau erakundeak Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, Innobasque eta Jakiunde dira, eta horietako bakoitzari hausnarketarako ildo estrategiko bat eramatea dagokio:

Jakiunderi dagokio, Etorkizuneko eta ikaskuntzako teknologiak lantzea. Lau puntu hauek, zehazki.

  • Ikasketen hobekuntzan ezarri daitezkeen garatutako teknologien eta aurrerapen teknikoen berri izan. Eta behar bezala jakinarazi.
  • Teknologiak eta aurrerapen teknikoak diskriminatzeak eta identifikatzeak balio potentzial bat izan dezake ikasketaren emaitzak handitzeko. (IKT, neurozientziak, genetika, gizarteko eta hezkuntzako aldaketak eta eraldaketak...)
  • Teknologia jakin batzuen joerak eta heldutasun maila aztertu, erabilera eraginkor eta errentagarria izateko. (Web 2.0 eta lankidetzako lana sarean, banda zabala mugikorra, sareratze eta eramangarritasuna).
  • Hezkuntzako erakundeetarako eta hezkuntza sistemarako, oro har, inkorporazio hauek suposatzen dituzten erronkak planteatu.

Blog bat ere jarri dute martxan, nahasi samarra hizkuntzaren trataerari dagokionez, eta bertan erantzunez parte hartu daiteke nonbait hausnarketa prozesu honetan. IKTeroen aldetik, Mikel Etxarri Magic-ek nahiko murritza deritzo oraingoz aukera horri.

Erantzunak

#1. Re: Heziberri, hezkuntzari buruzko hausnarketa prospektiboa

Magic ¦ 2008-06-18 ¦ 15:22

Bai, egia da, oso aukera murritza iruditzen zait niri. Partaidetzarako webgune gisa aurkezten bada, izan gaitezen kontsekuenteak eta ez ditzagun ateak jarri.

Oso garbi daukat goitik behera edota "adituen" eskutik iristen diren proposamen gehienek porrot egiten dutela, ekimen irekiak eta horizontalagoak direnak arrakastatsuagoak diren bitartean. Internet en el aula komunitatea dugu arrakasta horren lekuko.

Horregatik, "aditu" batzuen ekarpenak eskatzeaz gain, ateak ireki, aire freskoa sartzen utzi eta guztion artean gure gizarteak nahi duen eskola eraiki dezagun.

#2. Re: Heziberri, hezkuntzari buruzko hausnarketa prospektiboa

Josi ¦ 2008-11-14 ¦ 13:28

Azaroaren 14an hasi egin da Eitbren egoitzan topaketa interesgarri hau. Ez galdu blogosferan egosten ari dena:
* Flikcren: http://www.flickr.com/groups/heziberri
* Technoratin: http://technorati.com/tag/heziberri
* Deliciousen: http://delicious.com/tag/heziberri
* edo Heziberrin bertan: http://www.heziberri.net/wordpress
Ez galdu aukera hau zure iritzia aberasteko, eta zeurearekin denona hobesteko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun