|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Basquecamp, interakzioa euskaraz eta arratsaldez
ptx - basquecamp ¦ 2008-06-09 ¦ 12:00 ¦
internet
Interneti aurpegia jarri diogu. Arratsalde batez, 15 hitzaldi baino gehiago, 30 lagunen artean. Teknologia berrietan aritzen garen lagunak batu gara. Ezagutu barik, sareak batu gaitu. Larrabetzun, ekainaren 7an, arrastiz egindakoa kontatzea du xede kronikatxo honek.
Wiki bat izan da orain
arteko gure lotura. Editatu eta gaiak proposatu ditugu. E-posta be
baliatu dugu, jendea animatu eta gonbidatzeko.
Twitter asko erabili
dugu, eta erabiltzen jarraitzen dugu. Erabilgarri zaigulako. Eta basquecamp honen ostean orain
gainera, proiektu bakoitza aurpegi batzuekin lotuko dugu. Link.
Bestelako loturak.
Eta eleizako kanpaiek seirak zirela adierazten zutenean, jendea
agertzen hasi zen Andra Mari kaleko 23an. Eta gaztetxera hurbiltzen,
ordurarte ezezagunak zirenak, inoiz ikusitakoak, elkarri idatzitakoak
zein post ezberdinetatik ezagutu izandakoak.
Gaitegia berriro adostu, metodologia partehartzaile bat proposatu eta
ekin genion solasaldien tarteari.
Berbarako, hiru gai nagusi genituen. Herritarrak
eta informazioa bloke batean, Mapen
gaineko tartea eta azkenik tresna
ezberdinak erakusteko berbaldiak.
Herritarrak+teknologia
Aurkezpenak egin ostean ekin genion topaketaren izenburu zen
Informazioa= herritarrak+teknogologia atalari. Teketenek
mashup azkarrak hartu zituen hizpide, eta berak prestatutako
garapen edo aplikazio pratikoak erakutsi zizkigun. Yahoo pipes
baliatuta, herriak testuinguru informatiboan kokatu eta egunkarietako
albisteak mapetan jartzeko baliatu zuen bere hitzaldia.
Ukberri.net atariko lagunek,
beraien albistegi digitalaren berri eman, eta Uribe Kostako blogari,
fotolog eta albisteen komunitatea
aurkeztu zuten. Errekaz bestaldera, Barakaldotik Herrikolore.org gunearen berri
izan genuen, herri mugimenduak, euskara, kultura, albiste
alternatiboak, bideoak lagun gutxi batzuen artean eginda.
Ekimen profesionalagoa eta handiagoa da
Goiena.net, eta presentzia izan zuen, gogoeta interesgarriak Iban
Arantzabalen eskutik. Eitb24.com
atariak ere, laister kaleratuko duen proiektu berri baten zertzeladak
ekarri zituen gaztetxera. Partehartzea, herrietako informazioa eta
Internet uztartuko ditu, eta horretarako erabiltzaileen iritzia jaso
gura izan zuten. Aholku batzuk, zenbait akats eta proposamenak jaso
zituzten. Gaur8 eta Hitzari buruz ere hitzegin zuten
zapatuan. Larrabetzu.org
anfitrioiko partaideek ere azaldu zuten proiektua zertan den, eta
aurrera begira dauden asmoak.
Mapak
Egungo gaia, dudarik gabe. Tagzaniako biztanlee, OpenStreetMap.org
aplikazioa erakutsi ziguten; aukerak, tailerra egiteko posibilitatea,
herriz herri gure auzo eta kaleak mapeatzeko argibideak eman zituzten
besteak beste. Arreta bereganatu, eta aukera berriak asmatzeko
irrikitan entzuleak. Xabi Erkizia Audiolabeko kide, musikari eta soinu
ikerlari adituak soinumapa.net
erakutsi zuen. Herriek badute soinurik? galdetuz hasi zuen bere
hitzaldia. Eta gauza berriak elkarrekin sortu eta garatzeko aukera
plazaratu zuen.
Tresnak eta hitzaldi laburrak
Iñaki Berazategi kazetariak gerra zibila hartu zuen hizpide, eta
sarean topatutako disko, kantu eta informazio iturriak azaldu eta
erakutsi eta entzungai jarri zituen. Maite Goñik, Euskaljakintzatik,
wikikoadernoen esperientzia jorratu zuen eta Igor Santos
informatikariak standar irekiak izan zituen berbagai. Solasaldiek
entzuleen arreta piztu zuten. Ezagunak batzuk, eta esperientzia berriak
besteak.
Interakzioaz gogoeta tzen
Orohar interesgarri suertatu zitzaigun lehen barcamp hau. Elkar
ezagutu, nolabait sarean lanean ari den jendearen berri izan eta
teknologia berrien inguruan intereakzioa sortzeko moduko topaketa izan
zen. Abiapuntu bat, beste behin. Etorriko diren saioen zain.
Interesgarria litzateke gainera, bertan egondakoen iritziak berton
batzea. Euskarazko garatzaile eta erabiltzaileak batu dituen
ekimenetik, sortu daitezkeen bestelako langintzetarako. Auzolan
telematikoak jarraitzen du. Sarean eta kalean. Hurrengoa noiz?
Erantzunak
#1. Re: Basquecamp, interakzioa euskaraz eta arratsaldez
angel bidaurrazaga ¦ 2008-06-09 ¦ 13:07
Aukera izan nuen hitzaldi gehienak entzuteko eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan guztiak, zorionak larrabetzu.org-koei.
Nire ustetan alfabetzatze digitala kanpaina bat beharko litzateke dauden tresnak ezagutzeko eta erabiltzaileak hezitu eta ugaritzeko. Eibartarrakoek bere tresnaren hedapenarako UEUn ikastaro bat antolatu dute, baina iruditzen zait biderkatu beharko litzatekez ikastaro labur hoiek (tailerrak 2.0 egin ziren moduan).
Dena den zaila da egitea baliabide urriak daudelako, adibidez Mungian ikastaro bat egiten saiatu nintzen (web 2.0ko gauzatxo batzuk erakusteko) eta buelta asko eman ondoren DBHko ikastetxeko gela informatikoa laga zidaten baina hasi eta 10 minutura ordenagailu zaharrek blokeatuta gertau ziren eta erdibidean geratu ginen bildutakoak.
Abiapuntu ederra Larrabetzukoa.
#2. Argazkiak eta artikuluaren zabalpena
Iņigo ¦ 2008-06-09 ¦ 15:12
Basquecampeko argazkiak hemen topa eta erabil daitezke
Bestalde, artikulua hitzez hitz kopiatu dugu Uribe Kosta eta Erandioko irakurleentzat.
Ondo izan, eta hurrengoa... laster.
#3. Ahotsak.com Basquecamp-en
ptx ¦ 2008-06-09 ¦ 15:15
Buruz aritu naiz.. guztiak aipatzen, eta ahotsak.com ekimena ahaztu! Barkatuko didate erantzun batean gehituta... Eskerrik asko haiei ere!
Erantzun (klik zabaltzeko)
|
internet gaia duten albiste gehiago
Erantzun gehien izan dituzten albisteak
Nabigatu euskaraz
|