|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bidaia blog euskaldunak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-06-05 ¦ 11:29 ¦ blogakBidaiatzen dugun bitartean oharrak hartzea, edo egunerokoa egitea, oso ohitura erromantikoa dugu, ez 21. mendekoa prezeski. Baina ohitura ez ago hila, eta Interneteko garaian, jakina, blogen bidez aurkitu du bidea bidaia bitakorak. Egun hauetan urrutitik blogari ari direnen artean, hiru ale:
Baietz gehiago izan aurtengo udan! Ondo ibili! Erantzunak#1. Re: Bidaia blog euskaldunakharitz ¦ 2008-06-06 ¦ 00:35Kaixo koadrila! Eta agur bero bat Greziako kostaldetik! Zera esan nahi nizuen, gure bidaian bisitatutako tokiak ere aurki daitezkeela Tagzanian, hemen , hain zuzen ere. #2. Re: Bidaia blog euskaldunakdorleta ¦ 2008-06-06 ¦ 08:40Gari Kortazar eskoriatzarra be azaroan abiatu zan mundua ezagutzera, eta bere bizipenak biltzen ditu bidaigari blogean. Apiriletik Nepalen dago, eta han ez omen du aurkitzen fundamentuzko lekurik bere kronikak bidaltzeko, baina ordura artekoak Peru, Bolivia, Paraguay, Argentina, Zelanda Berria... #3. Kanadan zehar Elgoibarren.net-en bidezSustatu ¦ 2008-06-17 ¦ 12:22Kanada iparraldeko ibilerak kontatzen hasi da Angel Ugarteburu Zabalduz izeneko bitakora batean, Elgoibarren.net webgunean. Elgoibarren-eko blogek ez dute oso egitura ortodoxoa jarraitzen, baina orri horretan eskumako zutabean dagoen RSS harpidetzak atalaren bidez, harpidetzen ahal zara blogari bakoitzaren artikuluak jarraitzeko. Ugartebururen Kanadako ibileren RSS jarioa hau da, adibidez. #4. Re: Bidaia blog euskaldunakKuko ¦ 2010-03-15 ¦ 19:24Bidai bitakora baten berri eman nahiko nuke: buenosairesetik.blogspot.com. 6 hilabeteko bidai bat jorratzen da bertan. Zuen gustokoa izatea espero dut. #5. Re: Bidaia blog euskaldunakKuko ¦ 2010-03-26 ¦ 14:26Beste bidai bitakora hau aurkitu dut: buenosairesetik.blogspot.com Interesgarria dirudi. Ongi izan! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|