|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Interneten ustez terrorismoa goratzeagatik atxilotua Ordizian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-05-28 ¦ 11:09 ¦ politikaGoardia Zibilak Ordiziako bizilagun bat atxilotu du gaur goizean, ustez "Internet bidez terrorismoaren apologia" egiteagatik. Atxilotuaren izenaren inizialak X.R.T. direla diote albisteek. 31 edo 32 urte, bi adinak ikusi ditugu hortik. Vasco Press agentzia iturritzat hartuz, La Vanguardiak dio Cap Breton-en ETAk hil zituen bi goardia zibilen kasuaren ondoren, ETA goraipatzeko mezuak utzi zituela pertsona horrek iazko abenduaren 1ean. Berriak aipatzen du atzo Sevillan beste pertsona bat atxilotu zuela antzeko akusizoekin Goardia Zibilak. Kasu horri buruz informazio gehiago aurkitu dugu El Ideal egunkariaren webgunean. Erantzunak#1. Re: Interneten ustez terrorismoa goratzeagatik atxilotua OrdizianSustatu ¦ 2008-05-28 ¦ 13:33Banderari laidoa ere leporatzen omen diote, Garak hemen dioenez. Aipu horretan ez da zehazten zein bandera. #2. Sevillakoa eta Ordiziakoa ez daude lotutaSustatu ¦ 2008-05-28 ¦ 15:26Albiste honetan irakurri dugunez, EFE agentziari esan diote Sevillako eta Ordiziako atxiloketek ez dutela elkarrekin zerikusirik. #3. Re: Interneten ustez terrorismoa goratzeagatik atxilotua OrdizianSustatu ¦ 2008-05-28 ¦ 17:33Atxilotua Ordiziako Filipineta kalean bizi zela dio albiste honek, horko bere etxea arakatu dutela. Ataria ikusten den argazki bat ere argitaratu du Efe agentziak. Hemen gehitu dutenez, "Interneteko foro batean terrorismoaren biktimentzako iruzkin iraingarri eta mingarriak" uzten zituen pertsona honek, eta ETAren ekintzak justifikatzen zituen, anonimoki. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|