Teknologia albisteak
2

TomTom-a euskaldundu ezazu

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Eibar.org
2008-05-16 : 11:05

Kotxerako TomTom GPS nabigatzailearen sistema euskaratu du Eibar.org-ek, elkartekide batzuek auzolanean egindako lanari esker. Lau ahots aukeran, zure gailuan gehitu, eta autoak errepidetik euskaraz gidatuko zaitu.

Ikusirik GPSrako ahots berriak grabatzea nahiko erraza zela, euskarazko ahotsak grabatzea pentsatu genuen. Aurretik Inaki izeneko norbaitek egin zuen euskarazko grabaketa, baina saretik desagertuta zegoenez, Eibar.ORG Elkartetik lan talde bat elkartu eta grabazioa egin dugu.

Euskarazko testuen moldaketa lau hizlariek modu bateratuan egin duten arren, bakoitzak bere izaera propioa eman nahi izan dio. Luis Aranberri Amatiñok eta Mikel Iturria Iturrik euskara batuan egin dute eta Iban Arantzabalek eta Leire Narbaizak Elgeta eta Eibarko euskaran.

Jaitsi behar diren fitxategiak eta instrukzioak hemen dituzu. Aprobarako, soinu lagin batzuk utzi ditugu, eta pertsonaia bakoitzak zure TomTom-ean hartuko duen irudiaren adibidea.

Grabaketa apirilean egin zen Eibarren.

Zabaldu helbide hau (http://eibar.org/materixala/gps) TomTom-a duten edo izan behar duten zure lagunen artean.

Erantzunak

josu
2008-05-19 : 13:47

Egileei zorionak. Neurean instalatu dut, eta ederto dabil. Berriro lortu dugu giro euskalduna autoan.



Halabaina testu idatziek erderaz jarraitzen dute. Inork horiek euskaratzeko asmorik ezagutzen du?

Sustatu
2008-05-23 : 10:42

Mikel Larreategik lortu du TomTom-erako egindako lana beste GPS nabigatzaile batean ezartzea: Supratech Dedalo modelo batean, eta hemen kontatzen du nola egin daitekeen.


Erantzun

Sartu