Teknologia albisteak

YouTuberen APIarekin probak egiten Googleren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Nando Quintana - CodeSyntax
2008-04-01 : 10:04

Joan den asteko ostegun arratsaldean, zenbait programatzaile elkartu ginen Googleren Madrilgo egoitzan. Googleko programatzaile talde txiki batek zuzendu zuen saioa. Zehazki, hizlari nagusia konpainiaren Londresko egoitzatik zetorren. Gaia: Youtube-ren API berrria zen.

Giro lasaia izan genuen. Edukiak ez ziren oso teknikoak izan, API berriaren alderdi esanguratsuenak aurkeztea zen koxka. Aurkezpenean zer demo gutxi batzuk ikusi eta ukitu ahal izan genituen. Jarraitzeko errazak izan ziren adibideak, ez ginen fioritura programatikoetan nahastu. APIaren ezaugarriak errepasaturik, iruditzen zaigu Googlek askatu duen jostailu berriak potentzia handia duela.

Youtuberen API-a GData kontzeptuaren gainean eraikia dago, hori delarik Googlek aukeratu duen era datu trukea errepresentatzeko, era berean Gdata Atom formatu ezagunean oinarritzen delarik.

Konfiantzaren alorra zaindu du Googlek bereziki. Posible da hirugarren batek garatutako aplikazio bati baimena ematea, hura Googleko zure datuetan sartu ahal izan dadin (zeure kontaktuak, bideoak...). Ez da beharrezkoa, beraz, zure pasahitz eta erabiltzaile-izena ematea aplikazio bati.

Une honetan, Youtube bideo-biltegi gisa erabili daiteke. Aplikazio batek bideo bat igoko du Youtubera, eta soilik aplikazio horrek erakutsi ahal izango du. Hau da, ez da agertuko Youtube atariaren bilaketetan.

Flash player edo jogailuaren pertsonalizazio aukerak ezin zabalagoak dira. Inon jogailua itsasteko, ez da dagoeneko Object tag-a erabili behar, API-aren bidez Javascript-arekin ere egin daiteke. Defektuz jarritako jogailuak ez du branding edo markarik (chromeless, esaten diote ingeles). Hau da, itxura neutroa da, eta osatzen ahal duzu, osagarriz osagarri. Gainera, action script (Swf) kodea gehitu diezaikoezu jogailuari, eta horrekin pertsonalizazio aukerak are gehiago handitzen dira.

Honako demo hauetan, Youtube Api-aren baliabide desberdinak erabiltzen dira, Javascript lengoaia erabiliz.

Beharrezko liburutegiak demoarekin batera jarri ditudan fitxategietan daude, eta garatzailea bazara, hori deskargatu beharko zenuke zure webgunean erreferentzia gisa erabiltzeko: http://swfobject.googlecode.com/svn/tags/rc3/swfobject/src/swfobject.js

Liburutegi hauez gegiago jakiteko, API-aren erreferentzia atala kontsultatu

Demoak:

Erreferentzia gehiago hemen, eta bilkuraren inguruko erreakzioak ere bai.

Erantzun

Sartu