|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Soziolinguistika Klusterraren jardunaldiaren kronikaGipuzkoaeuskara.net ¦ 2008-03-03 ¦ 12:05 ¦ HizkuntzaSoziolinguistika Klusterrak Geroa bermatzeko, oraina ezagutu jardunaldia antolatu zuen otsailaren 29an, UPV-EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Bere helburuak 2007ko proiektuetatik bildutako emaitza nagusiak plazaratzea eta soziolinguistikaren arloan erreferentziazko diren hainbat adituren hitzaldiak ematea izan ziren. Iturria: Gipuzkoaeuskara.net, CC baimenarekin. Egunari hasiera Aizpea Otaegik, Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak eta Imanol Larreak, Soziolinguistika Klusterreko lehendakari ohiak, eman zioten. Ondotik, Soziolinguistika Klusterrak 2007an burututako proiektu nagusien gainbegirada, erakundeko kudeatzailea den Iker Salaberriak aurkeztu zuen. Bertan azaldu ziren proiektuen emaitza deigarrienak. Xavier Vilak hartu zuen txanda, Kataluniako hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa eginez: Hezkuntza sisteman hizkuntza sustatzeak dituen potentzialtasunak eta mugak Kataluniako kasuaren irakaspenak (estrapolagarriak?). Xavier Vila Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Xarxa-Cruscateko zuzendaria da. Atseden hartzeko egindako hamaiketakoaren ondotik, parte hartzaileak bitan banatu ziren, bi gairi buruzko hitzaldiak baitzeuden aukeran: Batetik, Malores Etxeberria eta Alex Mungiaren ahotik Hizkuntza jokabideak eta transmisioa Buruntzaldean: nola heltzen diogu gaiari? hitzaldian, Buruntzaldean hizkuntza jokabideetan eragiteko aurrera eraman den egitasmoaren berri eman zen. Diltsen piramidea edota Golemanen “emoziozko adimena” oinarri teorikoak lagun, hainbat esperientzia bildu ahal izan dute. Bestetik, Iñaki Markok azaldutako Berrikuntza lan munduko erabilera planetan hitzaldian, berrikuntzaz zer ulertzen den eta gure ingurune hurbilean berrikuntzari buruz dagoen ikuspegia azaldu zen. Berrikuntzarako ezinbestekoa den ezagutzaz hausnarketa egin eta eredu bat azaldu ondoren, berrikuntzak erabilera planetan eta erabilera planek berrikuntzan duten lekua aztertu zuen. Azkenik, ERALAN proiektuaren berri eman zuen aurretik azaldutako testuinguruan kokatuz. Hitzaldiak aukeratu ondoren, Soziolinguistika Klusterrak bere bazkideekin landutako proiektuen lanketa hautatzeko unea iritsi zen: Gazteen erabilera edo Formazio premiak. Lehenengoan, Gazteen erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektuari amaiera emateko, prospektiba edo, gazteen erabilera lantzeari dagokionez, aurrera begira egin beharrekoen iparra markatzeko lanketa egin zen. Iñaki Eizmendik landutako birziklatzearen dinamikaren bidez, Nora joan? zehazteko osatutako proposamenaren alde ezegokienak zakarrontzira bota eta egokiago diren beste ideia batzuekin birziklatu dira. Bigarrenean, Iker Salaberria eta Asier Basurto Klusterkideek, teknikariek dituzten formazio premiak aztertzeko dinamika bat diseinatu zuten: Polinizazioaren dinamika. Teknikariak izateko dagoen prestaketaz eta hori hobetzeko taktikak proposatzen aritu ziren. Bazkalostean, Euskal Herriko kale erabilerari buruzko mahai-inguruaren bueltan, Txillardegi, Iñaki Martinez de Luna eta Kike Amonarriz bildu ziren, Xabier Isasi moderatzaile zutela. 1989an neurtzen hasitako euskararen kale erabilerak 2007 bitartean izan dituen gorabeherez datu, iritzi eta azalpen franko eman zituzten. Bukatzeko, Jose Luis Alvarez Enparantzari, “Txillardegiri”, soziolinguistikaren arloan egindakoa eskertzeko omenaldia egin zitzaion. Esker eta errekonozimenduzko hitzez gain, aginte-makila jaso zuen, orain arte, eta Txillardegiri erreleboa hartu zionetik, BAT soziolinguistika aldizkariko zuzendari izan den Maria-Jose Azurmendiren eskuetatik. Martxoaren 6tik aurrera hemen egongo dira kontsultagai hitzaldi guztiak. Erantzunak#1. Re: Soziolinguistika Klusterraren jardunaldiaren kronikaaitor ¦ 2008-03-05 ¦ 12:41Bai, neu ere bertan izan nintzen; eta erakargarri edo deigarriena suertatu zitzaidana baino ez dut azpirramarratu nahi. #2. Re: Soziolinguistika Klusterraren jardunaldiaren kronikaSigi ¦ 2008-03-05 ¦ 13:00Antolaketa aldetik, ederto. Eduki aldetik ere ederto. Zorionak klusterkideei! Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|