Teknologia albisteak
7

Sareak berriro bat egin du Egunkariarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez
2008-02-21 : 12:02

Duela bost urte bezala, euskal internauten sarea ez da geldi egon. Orduan blog pertsonal bakanen bat egongo zen euskaraz, eta Sustatu, non mezu olde handia hasi zen itxierarekin. Atzo, blogosfera askoz osatuago batek erakutsi zuen elkartasuna Euskaldunon Egunkariaren kasuan auzipetuekin.

Atzorako, Egunkariaren Alde taldeak eskatu zuen irudi bat zabaltzeko nork bere webgune eta blogetan. Eragina izan du horrek, duda barik. Hona adibide batzuk:

  • Sustatun prestatu genuen kodearekin, hainbat tokitan erakutsi diren sarbide-pantailak 20.000 pasatxo izan dira, eta klik ratioa %2.8koa izan da. Ez ahaztu orain atzo itsatsi zenuten kode-pusketak ezabatzen.
  • Sarbide-pantaila jarri barik, irudia blog sarreretan itsatsi zutenak asko izan dira. Adibidez, Blogari.net komunitatean pilatutako hainbat mezu hemen.
  • Batek baino gehiagok izan genuen ideia Flickr-era irudia igotzeko. Nire Flickr-eko sarbide orriak itxura hau zuen atzo goizean.

Atzera begira, berriz, bi kontu gogoratzeko:

Eskerrik asko denei. Segitu Egunkaria bultzatzen.

Erantzunak

Hasier
2008-02-21 : 13:04

Tamalez, mahatsorriak.org komunitateko blogariok ezin izan genuen bat egin atzokoan. Ditxosozko spam-ak eragindako arazo teknikoak konpontzen ibili ziren. Hurrengo egunetan egingo dugu bat.



Egunkaria libre!

irratia.com
2008-02-21 : 14:55

Asteazkenero egiten dugu zuzenean irratia.com saioa.
2003ko otsailaren 20ko gertakizunak gogoratu, eta konexio ezberdinak egin genituen han hemenka: Andoiango Martin Ugalde parkeko berri, Bartzelonan antolatu diren ekitaldiak, Bilborekin..
Kantuak ere presezki hautatuak okaziorako.
Egunkariaren aldeko saioa entzun gura baduzue, ez dudarik egin.
www.irratia.com
Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi, Egunkariako kazetariak


2bi2
2008-02-21 : 15:46

Badiruri oraingoan espainiar blogetan ere oihartzuna duela albisteak.


Unai
2008-02-21 : 16:29

martxelo otamendiri elkarrizketa egin diote TV3n eta elkarrizketa ikusgai dago euren web-ean. Galderak katalanez dira eta erantzunak gaztelaniaz.


loveof74
2008-02-21 : 16:50



> Badiruri oraingoan espainiar blogetan ere "oihartzuna duela albisteak.":http://www.escolar.net/MT/archives/2008/02/quinto-aniversario-del-escandalo-%e2%80%98egunkaria%e2%80%99.html/comment-page-2/#comments





hombre, normala da ateratzea, bera da Publico-ko arduradun nagusia....

Marion
2008-02-21 : 18:55

Arrosa irrati sareak ere Txema Auzmendiri egin dio elkarrizketa interesgarria (Hala Bedi irratiaren orrialdean ere entzun daiteke):

http://bitakora.arrosasarea.org/2008/02/20/egunkariaren-itxieraren-inguruan-txema-auzmendiri-elkarrizketa/

haritz
2008-02-22 : 01:13

euskalTuben, Martin Ugaldeko ekitaldiaren bideoa sareratu du Buru erabiltzaileak.


Erantzun

Sartu