Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Maitane, sexu abertzalea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2008-01-24 ¦ 15:16 ¦ sexua

Maitane delako baten sexu iragarkia irten da atzo eta gaur Diario Vasco egunkarian. Gaztelaniaz, errore ortografiko batzuekin, zera eskaintzen du Maitanek: Oņatiko musua, arrantzalearen postura, orgasmoan irrintzia, irteerak edo baserrian bertan... Eguneraketa, otsailak 25: Fermin Etxegoien ETBko gidoilariak dio programa berri baterako amua dela iragarki hori.

Publizitatea

Atzo iragarki hau irten zen:

Maitane. 19 aņos abertzale. Cuerpazo de la tierra. Te hago el beso de Oņati y la posturra del arratzale. En el orgasmo te suelto el irrintzi. Abstenerse constitucionalistas. Salidas o recibo en caserío. Acepto Visa.

Gaur, nonbait, salbuespen gutxiago du Maitanek, konstituzionalistenganako betoa kendu baitu.

Egia da ala gezurra? Ekimen mediatikoren batek harrapatu nahi gaitu? Atzo ETB1eko Kalaka saioan prostituzioaz jardun zuten. Tono satirikoan gaian arakatu nahi duenak grabaketa batzuk egin nahiko ditu?

Telefonoz deitzea erraza da, baina...

(eskerrik asko Giorgio Bassmatti, abisua emateagatik; tori propaganda trukean, datorren astean kontzertua Donostian, doan)

Erantzunak

#1. Oņatiko musua

Luistxo ¦ 2008-01-24 ¦ 15:35

Inork badaki zer den Oņatiko musua?

#2. Re: Oņatiko musua

Fermin Etxegoien ¦ 2008-01-24 ¦ 15:56


Nik bai.

#3. Re: Oņatiko musua

Sestao ¦ 2008-01-24 ¦ 16:48

Oņatin, jakin badakite.

#4. Re: Oņatiko musua

Fermin Etxegoien ¦ 2008-01-24 ¦ 19:43

Nik badakit ez Oņatikoa naizelako, baizik eta deitu egin dudalako.

#5. Re: Oņatiko musua

Pakito Txokolatero ¦ 2008-01-24 ¦ 20:09

Oņatin Zahor txokolate fabrika dagoela kontuan hartuta, ez da zaila asmatzen ze musu klase den hori...

#6. Re: Oņatiko musua

markos zapiain ¦ 2008-01-24 ¦ 21:01

etxegoien, eta zuk zer nahiago, oņatiko musua egin diezazuten, ala zuk egin?

(barka galderaren lotsagabekeria, baina arrastoak behar ditugu)

#7. Re: Oņatiko musua

Fermin Etxegoien ¦ 2008-01-24 ¦ 22:10


Zapping-ain, bi aukera emango dizkizut:

Baga, Oņatiko jaiak oso berandu dira, Iraila bukaeran. Aldez aurretik nekez lortzen genuen inork guri musukatzerik. Gainera jaietako egunik onena azkena da, Bixamon famatua. Urriko lehen astelehenean eta beraz neguaren eta amildegiaren ertzean. Orduan bai posible izaten zen musuren bat inorengandik lortzea.

Biga, prentsako iragarki harrigarria telebista saio berri baterako propaganda muntaia besterik ez da.

Oņatiko musua, the perfect kiss

#8. Bizkaina Jamona

Rafa ¦ 2008-01-24 ¦ 17:02

Hona ez da Diario Vasco ailegatzen, baina El Correon begiratu dut. Iragarkietako gehienak Vanessa, Erica, Cindy, edo Brasileņa, Asiaticas nuevas, Rusa, eta horrelakoak dira.

Izen euskaldun banaka batzuk: Aintzane neska, Agurtzane particular, Arrate bilbaina, eta bereziena akaso: "Bizkaina Jamona: Nada profesional porque me corro de verdad "

Oņatiko musuak ez, baina Enkarterrietako igurtziak bai.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook bidez erantzun