|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2008-01-25 ¦ 08:18 ¦ zer-erantziEuskal orrazkerarik abertzaleena da seguraski: gainaldean motz baina lepoaldean ilea luze beherantz, alkandora gaineraino. Eta termino zehatzak deskribatzen du ingelesez: mullet (Wikipediako sarrerak "euskal separatisten" estetika ere aipatzen du). Baina, hara!, askorentzat (kanpotarrentzat bereziki) zaharkitutako estetika itsusi baten adierazgarria da, eta halaxe deskribatzen du zehatz "Wheylonak, Donostiako blogari kaliforniarrak.": http://wheylona.blogspot.com/2008/01/tragedy-by-hair.html
Ingelesezko bere eskoletan 22 urteko mutil galaia zeukan, baina xarma guztia galdu du inozo halakoak mullet batekin etorri denetik. Eta gainera, hain euskalduna ere ez da orrazkera hau. Spain eta Mullet terminoak aldi berean bilatu Flickr-en eta ikusi: penintsula osoa mullet-illaz josia dago (adibidekoa Valentziakoa da). mulletGuay1.jpg 19KB (19891 byte) Erantzunak#1. Re: Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioaeli ¦ 2008-01-25 ¦ 10:33Euskaraz "korkoi" edo "korrokoi" esan beharko litzaioke orrazkera horri, nire ustez. Mullet arrain horren ingelesezko izena da. Oso ohikoa da korkoia gure kaietan, ziurrenik kakajalea delako eta arrantzatuz gero berriz uretara botatzeko ohitura dagoelako (Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat. Lapurdin jan egiten dute). Izen egokia da. Izan ere, korkoiak beltz du bizkarraren goiko partea, eta grisaxka aldeak, orrazkera hori daramatenek bezala. #3. Re: Mullet edo korkoiaLuistxo ¦ 2008-01-25 ¦ 12:31Getarian lasuna esaten zaie. Joan den astean foka azaldu zen portuan eta lasunak jateari ekin zion lasai asko kameren aurrean. #4. Kursaaleko korkoiakeneko ¦ 2008-01-25 ¦ 12:36Donostian Kursaaleko zubian korkoiak arrantzatzen zituen batek harrapatutakoak egunero bidaltzen zituen Pariseko merkatuko arraindegi batera. Hortaz bizi zen tipoa! #5. Re: Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioaJohn McArron ¦ 2008-01-25 ¦ 12:29Tristea, oso tristea da... #6. Orrazkera tradizionala ere badaJabi ¦ 2008-01-25 ¦ 12:42Tira, badira mullet edo melenilla mota batzuk, batzuk estetika "ochenteroaren" baitan koka daitezke eta beste batzuk duela urte gutxi hedatutako bigarren olatu baten barruan, giro "modernitoetan" aski zabaldu dena. #7. Re: Orrazkera tradizionala ere badaMarkel ¦ 2008-01-27 ¦ 21:16Bai! Nik ere ikusi dut Arratiako aiton horren argazki hori, zirrara egiten du, hagitz polita da. Horrek orain dagoena moda kontua baino zerbait gehiago dela pentsarazten du. Polita da orrazkera hori tradizioz heldu zaigula ikustea (zinetan hala bada!). #8. Eulalia Abaituaren argazki horiek inork?Sustatu ¦ 2008-01-28 ¦ 08:23Oso interesgarria, Jabi. Inork badu liburu hori eta eskanerren bat eskura? Gustura argitaratuko genuke adibideren bat Sustatun. Mila esker aldez aurretik. #9. Re: Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioamitxo ¦ 2008-01-25 ¦ 22:05Nik emakume heterosexual bezela hitz egingo det: #10. Mullet gehiagoSustatu ¦ 2008-01-29 ¦ 15:31Hemen hasitako truke interesgarriak, jarraipena izan du Sustatun:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|