|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.AHT Gelditu! Elkarlanaren auzolana. - AHT Gelditu! Elkarlana ¦ 2008-01-24 ¦ 07:34 ¦ ingurumena2007ko azaroan AHT Gelditu! Elkarlanean AHTak izango luken ibilbidea irudikatzen duen Google Earth-eko .kmz fitxategiaren 1.0 bertsioa publikatu genuen. Gure weborrian jadanik 1.1 bertsioa eskuragarri dezute. Euskal Herriko hainbat pertsona, talde eta lagun anonimoek bidaltzen dizkiguten argazki, bideo eta testuekin osaturiko lana da AHT Gelditu! Elkarlanaren "Auzolana" taldeak prestatzen duen AHTaren ibilbidea irudikatzen duen Google Earth-eko .kmz fitxategia. 1.1 bertsio berri honek dakarren aldaketa nabarmenen artean: Herriak bailaraka sailkatu dira bisualizazio orokorra errazteko, Durangaldeko eta Goierriko hainbat herrien ataletan argazkiak eta bideoak txertatu dira, Aramaio, Luku, Durango, Zornotza, Tolosa... Zure herri, auzo edo inguruneko irudi edo/eta testuak lantzen dugun .kmz fitxategian txertatzea nahi baduzu hartara 1.2 bertsioan azaldu dadin, gure e-postara bidali eizkiguzu, hala ere, aurretik bidalketa iradokizunei begirada bat botako bazenieke estimatua litzake ;-) Fitxategia zuzenean deskargatzeko hemen sakatzea nahikoa duzue (Google Earth instalatuta izanez gero). Gure eposta: auzolana a bildua ahtgelditu.org AHT_Euskal_Herrian_1.1.kmz 122KB (125886 byte) Erantzunak#1. Re: AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.botapiñue ¦ 2008-01-24 ¦ 09:30Eta seguru al zaudete hori izango dela AHTren benetako ibilbidea? #2. Re: AHTaren ibilbidearen 1.1 bertsioa jadanik eskuragarri.Elkarlaneko Auzolana ¦ 2008-01-24 ¦ 11:15Gure eskuetan dugun informazioarekin osatzen diardugu .kmz fitxategi hori. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoingurumena gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|