|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Irakurri eta idatzi blogetanJosi Sierra - Euskal Hiritik ¦ 2007-12-10 ¦ 10:13 ¦ blogakBlogosferan irakurri eta erantzunak idazteko proposamena zabaldu berri du RorPieTh^ izeneko blogariak. (Espainiako blogari bat da goitizen hori darabilena, eta gaztelaniaz egin zuen aldarrikapen hori duela gutxi) Bere blogean RorPieTh^ delako "Web2.0-jarreradun" ziber-ekintzaileak, Abenduaren 10a blogetan erantzunak idazteko nazio arteko eguna proposatu du. Euskaraz Blogetan Komentatzeko eguna bezala itzuli dut; ondo baderitzozue, zabaldu "lau haizetara" proposamen hau. Denontzat aberasgarria gertatuko zaigulako! Erantzunak#1. Re: Irakurri eta idatzi blogetanKepa Diegez ¦ 2007-12-10 ¦ 13:13Ekimena interesgarria denez gero, sariketa bat antolatu dut neure blogean kanpainari bultzadatxoa ematearren. Oinarriak hementxe dituzue: #2. Re: Irakurri eta idatzi blogetanRicardo Gómez ¦ 2007-12-10 ¦ 14:14Ekimen interesgarria, bai. Baina bloga Blogari.net plataforman dugunontzat ezinezkoa, ostegunetik baikabiltza mezuak eta erantzunak idatzi ezinik, arazo teknikoak-edo tartean direla (arrazoi zehatza zein den ez dakit, inork ez digulako abisatu, ez lehenago ez gero, ohi bezala). Beraz, barkatu gaur nire blogean erantzun bat utzi nahi zenuten milaka laguni (;-)), baina ezin izango duzue. Egun gehiago daude eta noizbait aukera izango duzue. Ez orduan galdu!! Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|