Itzuli orri nagusira Bidali hau

Txintxarrisfera, Alegiako blogarien komunitatea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2007-11-16 ¦ 07:02 ¦ blogak

Gipuzkoako Alegia herriko blogari talde batek Txintxarrisfera izena jarri dio beren blogen artean sortu duten komunitateari (alegiarrei txintxarri esaten zaielako). Gaur, hilak 16, bilkura ofiziala dute lehen aldiz, afaltzeko geratu dira, Ugarten (Alegia eta Bedaio artean), Tolosa pilotariaren jaioterrian.

Publizitatea

Wiki baten bidez ari dira Alegiakoak komunitate hori osatzen, eta zerrenda honetan ikus daiteke zein blog dauden oraingoz: Blogsome plataforma darabilte denek.

Tontokaletik bloga da komunitateko aktiboenetako bat. Bitakora honen albo-zutabean, Feevy bidez, komunitateko jario guztiak biltzen dira. Hitza egunkarien berregituraketa dela-eta, iritzi kritikoa eta eztabaida interesgarria ere plazaratu du blog honen egileak.

Bestalde, Alegiako Eskolakoak podcast bidez Txintxarri Irratia egiten hasi dira.

Erantzunak

#1. Re: Txintxarrisfera, Alegiako blogarien komunitatea

bedaio3000 ¦ 2007-11-16 ¦ 10:51

Ala da bai, gaur ospatuko deu Ugarten Alegialdeko blogarik gure 1. biltzarra.
Afaria antolatu degu.
Ardikia izango deu, tope. Monduju zopa, mondeju egosi ta frijituak, ardi gisaue, ardi txuletak, ardi gazta, eta nola ez ard(i)oa, Arabar errioxako ard(i)oa.

#2. Re: Txintxarrisfera, Alegiako blogarien komunitatea

ibusg ¦ 2007-11-16 ¦ 13:36

Eta mantzanille? Aralar osoa ardi gabe utziko ote degun bildur naunk

#3. Re: Txintxarrisfera, Alegiako blogarien komunitatea

bedaio3000 ¦ 2007-11-17 ¦ 21:12

to, mamie aztu giņin...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea