|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskalbar 3.0 argitaratu diguteassar ¦ 2007-10-14 ¦ 21:57 ¦ InternetEuskalbarren bertsio berria Mozilla fundazioak gehigarrientzako duen webgune ofizialean argitaratzea erabaki genuen bere garatzaileok. Gaur, Mozilla fundazioko kideen errebisio prozesu baten ondoren, Euskalbar 3.0 argitaratu eta publiko egin dute. Oraindik Euskalbarren onurak ezagutzen ez dituztenek, edo nahiz eta instalatuta eduki, bertsio berria probatzeko irrikitan daudenek, hemendik jaitsi eta instalatu dezakete. Euskalbarren aurreko bertsioren bat instalatuta daukatenek hurrengo egunetan bertsio berriaren oharra jasoko dute beren Firefoxen. Kontuan izan Firefox nabigatzailea instalatuta eduki behar dela Euskalbar erabiltzeko. Inork Euskalbar hobetzeko ideiaren bat badauka, edo akatsen batez ohartarazi nahi bagaitu, helbide honetan egin dezake: http://code.google.com/p/euskalbar/issues/list Euskalbarren webgunea hau da: http://www.interneteuskadi.org/euskalbar Erantzunak#1. Re: Euskalbar 3.0 argitaratu diguteAnder ¦ 2007-10-15 ¦ 08:29Mundiala! #2. Re: Euskalbar 3.0 argitaratu diguteSustatu ¦ 2007-10-15 ¦ 09:16Artikulu honetan zehazten dira bertsio berriak dakartzan ezaugarriak. Besteak beste, hiztegi berriak gehitu zaizkio (CorpEus, Intza, Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak eta Bergaraldeko hiztegia), eta aukera berri batean botoi gisa zein agertarazi nahi dituzun aukeratu dezakezu, soilik hiztegi jakin batzuk hobesteko. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoInternet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|