|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Emango al dute ETB2-tik Heroes/Heroiak euskeraz azkenean?FHarlock ¦ 2007-09-28 ¦ 10:09 ¦ telebistaETB-ek Heroes/Heroiak serie ospetsua euskaraz bikoiztu du. Iraileko bukaeran estreinatuko du (asteburu honetako igandean), baina euskarazko audioa dualki emitituko zuela esan bazuen ere, orain ez da deus esan. Bere momentuan iragarri zen telesail honen emanaldiak euskarazko audio eramango zutela: lotura Berez, emanaldi hori egin ahal izateko bikoizketa egin da, dvd-eak erabiliko duena, bikoizketa kutretxoa bada ere: lotura Ez da aste bat falta ere, eta zehatz zehazki, ez dakigu egingo den. iragarkietan ez da adierazi, ETB-ren webgune ofizialak (gazteleraz bakarrik dagoena), ez dio deus. Igandean euskaraz ikusi edo ezin ikusi izango da? Neuk behintzat ideiarik ez daukat. Ziurtasun bakarra, gazteleraz emango dela, eta euskeraz emango denik deus ez dutela esan. Teknikoki ez dago eragozpen bakarra, emisio analogikoetan ETB-ek duala badauka, digitalki arazorik ez dago eta bikoizketa badago eginda, euskaraz emango ez balu, benetan haserretzekoa litzateke. Eta emango balu, iragarri gabe, haserretzekoa da, iragarri ez denez, jendeak ez du jakingo emango denik, eta baliteke ez jakitea nola egin behar den telebistari esateko euskaraz ikusi nahi duzula. Emanaldi honek euskara badaraman iragartzen ez bada, webgunean euskaraz entzuteko nola egin behar den azaltzen ez bada... Norbaitek espero dezake euskaraz norbaitek ikusterik? Galdera bat egin genezake, apropos egin da hurrengo aldian honetarako egin den sinadura bilketei esateko ez duela merezi nekerik hartzerik? ETB saboteatzen ari apropos aurrerago emisio dualei euskara ez gehitzeko, euskara emanaldi orduak gehitu ez daitezen? Euskararen normalizazioari eta zabalketari ez dio mesede egiten azkenean euskararekin ematen bada, behar bezala ez iragartzeak. Badu ETB euskararen auzia serio eta era adoretsuan hartzeko. Erantzunak#1. Re: Emango al dute ETB2-tik Heroes/Heroiak euskeraz azkenean?Unai ¦ 2007-09-28 ¦ 11:26No sé por qué os quejais de que no se pueda ver esa serie en vascuence. Teneis muchas cosas entretenidas en el primer canal. #2. Re: Emango al dute ETB2-tik Heroes/Heroiak euskeraz azkenean?ibai ¦ 2007-09-28 ¦ 21:21> No sé por qué os quejais de que no se pueda ver esa serie en vascuence. Teneis muchas cosas entretenidas en el primer canal. #3. Re: Emango al dute ETB2-tik Heroes/Heroiak euskeraz azkenean?bizkaitar ¦ 2007-09-29 ¦ 17:09Hala da, batez ere Erriberako jotak dira entretenigarrienak, gazteleraz izan eta euskarazko katean emititzen dituztenak. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|