|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Filmak euskaraz, azpitituluak sortzeko ekimen kolektiboaAnpulubila - anpulubila.murgilduta.net ¦ 2007-09-19 ¦ 10:41 ¦ zinemaJoan den asteko albiste batean, erantzunen artean azaldu zen proposamen hau: "Filmak euskaraz ordenagailuan behintzat ikusi nahi baditugu (edo telebistan, proiektorean...), azpitituluak sortu beharko ditugu. Animatzen al da inor?" Proposamen horretaz gehiago, jarraian. Hauxe da Anpulubila blogeko Filmak Euskaraz proposamen hori, zehazki: *** Aurreko batean Julen eta biok, euskarazko filmei eta hauen itzulpenei buruz aritu ginen berbetan. Pertsonalki ez zaizkit euskaratutako filmak ikustea gustatzen. Beti ahots berdinak aurkitzen ditut (Son Goku, Shin Chan, Goenkale…) eta benetan aspergarriak iruditzen zaizkit (ezin naiz filmetan zentratu). Horretaz gain, itzulitako film hauetan soinuaren kalitatea ez da bat ere ona izaten (5.1 beharrean 2.0…, edo mono!). Ohituak gaude ordea, gazteleratutako filmak ikustera, izan zineman, telebistan zein edozein mediotan. Ahots gehiago daude eta soinua hobexeagoa da. Halere, besteak beste, Iruñeako Saide Olite zineman antoltzen diren zikloei esker, filmak jatorrizko bertsioan ikustera ohitzen hasi naiz. Eta horrela gustatzen zaizkit. Aitortuko dut batzuetan gazteleraz ere ikusten ditudala, baina tira, gero eta gutxiago. Ordutik, filmak jatorrizko bertsioetan jeisten edo ikusten hasi naiz (bai DVDak alokatzean, edo nire etorkizuneko auzoko zineman), bere azpitituluekin. Arestian aipatu dudan hizketaldian, filmak euskaraz ikusteko aukera onena komentatu genuen (ETB1i buruz ari ginenan bereziki): jatorrizko bertsioa (etorkizunean DUAL Jatorrizkoa/Euskara) + euskarazko azpitituluak (Aukeran, teletexto bitartez oraindik). Mundu osoko kate askotan jatorrizkoa jartzen den bezala. Horregatik, azken egun (hilabete?) hauetan euskarazko azpitituluak egiteko asmoa piztu zait. Edo, filmak era honetara ikusi nahi dutenen taldetxoa batzea bestela. Beraz, eta harira joanda, hemendik gomendatzen dut nire asmoa partekatzen duen oro, anima dadin eta komunika dezan bere nahia, zerbait zehatzagoa pentsatu eta burutzeko, hots, azpititulu batzuk landu eta sarean edonorentzat jartzeko. Norbait animatzen baldin bada, idatz dezala iruzkin edo komentario bat hemen bertan, edo bidal diezadala anpulubila a bildua gmail.com helbidera mezu bat eta harremanetan jarriko gara. Erantzunak#1. Re: Filmak euskaraz, azpitituluak sortzeko ekimen kolektiboaoier u. ¦ 2007-09-19 ¦ 12:10:) Hori da. Egingo al dugu zerbait? #2. Re: Filmak euskaraz, azpitituluak sortzeko ekimen kolektiboaFHarlock ¦ 2007-09-19 ¦ 14:58PRESATIAK! Prestatzen nenbilena iragartzeko astirik eman ez didazue ba! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozinema gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|