Teknologia albisteak

Royaltien igoeraren aurka protesta egin dute AEBetako sareko irratiek

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Arregi - Goiena
2007-06-28 : 11:06

Ekainaren 26an, sareko irratiek "isiltasunaren eguna" egin zuten Ameriketako Estatu Batuetan protesta gisa. Izan ere, AEBetako musika industriak indarrean jarri nahi du irratiek ordaindu behar duten royaltien edo egile eskubideen zergaren igoera. Sareko irratiek uste dute Internetek eskaintzen dituen musika zerbitzu askorekin amaituko duela igoera horrek. Ezer egin ezean, Estatu Batuetako kongresuan zuzenean aplikatuko da igoera hori uztailaren 15etik aurrera.

Emisiorik gabeko protesta horretan parte hartu zuten, besteak beste, Pandora eta Yahoo Music -ek.

Last.fm irratiak, ordea, ez zuen parte hartu protesta horretan. Enpresak eman duen azalpenaren arabera, egoitza nagusia Londresen dute; eta gaineratu dute euren erabiltzaileei ez dietela eragozpenik sortu nahi izan. Bestalde, aipatu beharra dago, CBS enpresa multinazionalak erosi duela Last.fm.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago