Teknologia albisteak
2

Euskadi Saria: beste fronte batetik ere kritika

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-06-28 : 11:06

Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, gaztelaniaz idazten duten idazle jakin batzuk ere ez daude oso konforme Euskadi Sariekin. Utikan Euskadi Sariak agiria sinatu zutenekin zerikusirik ez, baina Fernando Aramburu donostiarra eta Francisco Javier Irazoki nafarra ere haserre omen daude.

Euskadi Sariek euskarazko eta gaztelaniazko liburuak saritzen dituzte urtero (baita erdaretatik euskarara egindako itzulpenak). Diario Vascok dioenez, hurrengo ekitaldirako ezin omen daitezke Arambururen eta Irazokiren lanak aurkeztu, eta horrek beren editorialen kritika eragin omen du.

Aurkezten direnek honako baldintzetako bat bete behar dute, DVren arabera:

  • Euskadin izatea bizilekua
  • EAEn ezarritako literatur elkarteren baten bazkide izan
  • liburua bertako editore elkarteren baten bazkide den argitaletxeren batean argitaratu izatea.

Aramburuk DVn esan duenez, arauek bera bezalako zenbait kanpoan uzten dituzte, "seguruenik gaztelaniaz idazten duen jendea."

Nolanahi ere, Fernando Aramburuk irabazia du Euskadi Saria 2001. urtean, Los ojos vacíos lanarekin.

Utikan Euskadi Sariak

Kritika hauek, bistakoa denez, zerikusi gutxi dute Utikan Euskadi Sariak manifestuarekin. Orduko hura Argiaren urtekarian Jon Alonsok argitaratutako testu batetik abiatu zen eta, iritzi artikulu zenbaitetan polemika izan ondoren, manifestu hartan izan zuen ondorena: idazle euskaldun mordo batek uko egin zioten Euskadi Sariari.

Talde haren argudioetako batzuk Bazka blogean ikusi dira harrezkero (beste gogoeta batzuen artean).

Euskadi Sariei uko egin ez dietenen artean, Volgako Batelariak daude, eta kontu harekin barre egiteko gogoz daudela ematen du. Beren blogeko azken mezuan, kanon literarioen sorta barregarri zabala eskaintzen dute, zeinean sariei uko egitearen kontuari ere erreferentzia egiten dioten, Jon Alonso aipatuz.

Erantzunak

Eneko
2007-06-28 : 17:42

Aipatzen duzuen DV-ko hori gezurra dela dio gaur bertan Koldo Ordozgoiti, Kultura Saileko Prentsa Arduradunak El Correoko Cartas al Director atalera idatzitako gutunean .


Fernando Aramburuk 2001ean, Alemanian bizi zenean, eta aurtengo baldintza berdinekin, Los ojos vacíos lanarekin Euskadi Saria irabazi zuela gogorazten du Ordozgoitik, eta bere idatzia horrela bukatzen du: .... desde todos los puntos de vista, resulta evidente que escritores como el donostiarra Fernando Aramburu o el lesakarra Francisco Javier Irazoki no están excluidos de los premios Euskadi. El galardón, evidentemente, lo decidirá el jurado.


> hurrengo ekitaldirako ezin omen daitezke >Arambururen eta Irazokiren lanak aurkeztu, eta >horrek beren editorialen kritika eragin omen du.
>


Juan Luis Zabala
2007-06-29 : 19:39

Gaztelaniazko literaturaren arloko Euskadi sarien oinarriek honako hau diote (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofiziala, 2007ko maiatzak 31, 12481 dokumentua, 4. artikulua, 3. puntua):



“Egileek, ezinbestean bizirik egon behar dutenek, gutxienez hauetako betekizun bat bete beharko dute:



”-Auzokidetasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

”-Euskal Autonomia Erkidegoko literatura-elkarte bateko kide izatea.

”-‘Euskadi’ literatura-sarirako hautagai den lana Euskadiko Editoreen Elkarteko edo Euskal Editoreen Elkarteko kide den argitaletxe batean argitaratu izana”.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago