Teknologia albisteak

Eredu partehartzailea berebiziko garrantzia duen gaian: lizentzia

Erabiltzailearen aurpegia
Ander - Arrasate
2007-06-21 : 11:06

Drupalekin batera CMS arrakastatsuena Joomla! dugu eta honen 1.5 bertsio berria kaleratzear dagoenean, software libre eta komertzialaren inguruko eztabaida interesgarri eta sutsua piztu da komunitate zabalean. Zein izango da bertsio berriak gehigarriei eskatuko dien lizentzia?

Joomla! webgune dinamikoak sortzeko tresna boteretsu eta erraza dugu. Santurtziko udal euskaltegikoei esker euskaraturik.

Asko gara Euskal herrian tresna hau aukeratu dugunak gure gauzak interneten plazaratzeko. Bere botere handia besteak beste gehigarrietan oinarritzen da, "edonork" (dakienak noski) programa dezake joomlarentzat funtzio berriak gehitzen dizkion osagaia, modulua edo plugina. Ehundaka gehigarri daude eskuragarri.

Joomlak GNU/GPL lizentzia du, baina gehigarrietan mota guztietako lizentziak daude, asko komertzialak, hots, erabiltzeko ordaindu beharrekoak.

Orain 1.5 bertsioa datorkigunean ondorengo galdera mahagaineratu da: "joomlan erabiliko diren gehigarri guztiei GNU/GPL lizentzia izatea eskatuko zaie?"

*Kontrakoek gaur egun tresna boteretsu bihurtzen dute gehigarri garatzaileak atzera botako dituela diote.

*Aldekoek garatzaileak negozio bide berrietara (aholkularitza eta laguntza kobratuz) moldatuko direla diote.

Joomla komunitatean inoiz piztu den blog jario handiena martxan dago , laster 1000 erantzun izango dituelarik eta 45 egun bakarrik daramatza.

Erabaki garrantzitsu hau hartzeko komunitatearen iritzia jasotzera jotzea da nire ustez web 2.0 garaiaren jokabide partehartzailearen erakusgarri.

Gure herrian noiz batuko da herritarren iritzia gauza garrantzitsuen gainean erabakiak hartzeko?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago