Teknologia albisteak

UMPko Grenet eta Alliot-Mariek, eta UDFko Lassalle irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Berria eta interieur.gouv
2007-06-17 : 23:06

Jean Lassalle UDF-Modem alderdiko hautagaiak diputatu aulkiari eutsiko dio laugarren hauteskunde barrutian botoen % 40,37arekin. UMPko Jean Grenetek (%52,92) eta Michele Alliot-Mariek (%58,37) irabazi dituzte hauteskundeak bosgarren eta seigarren hauteskunde barrutian.

Hiru lehiakide zeuden laugarren barrutian, UMP-ko Hervé LUCBEREILH 18.997 bozka eta %33,65 jaso du, Jean-Pierre DOMECQ Sozialistak 14.667 boto eta %25,98 eta azkenean hautatua izan den UDFko Jean LASSALLEk 22.794 boto eta guztien %40,37a lortu ditu.

Bosgarren hauteskunde barrutian UMPko (Union pour un Mouvement Populaire) Jean GRENETek 25.037 boto eta %52,93 lortu du, Jean ESPILONDO sozialistak 22.266 boto eta %47,07 bereganatzen zituen bitartean.

Errazago irabazi du seigarren barrutian UMPko Michèle ALLIOT-MARIEk 30.460 boto eta %58,37arekin, Sylviane ALAUX Sozialistaren aurrean, azken honek 21.726 boto eta %41,63a lortu duelarik. Baina, UMPko Daniel Poulou izango da diputatua

UMPk espero zuena baino gutxiago

Frantzia guztian UMP alderdiak gehiengo osoa lortu du, 323 diputatu eskuratu ondoren. Hala ere espero zituenak baino diputatu gutxiago lortu ditu Sarkozyk lideratzen duen eskumak, eta Bayrou-ren MoDem -i (Mouvement démocrate) esker ezkerrak eutsi egin dio Frantziako Legebiltzarrean zeukan ordezkoari.

CSA-Cisco etxeak gaur telefonoz egindako inkestaren arabera, lehen itzulian Bayrou-ren MoDem-en aldeko botoa eman zutenen %55ak ezkerreko hautagaien alde egin du bigarren itzuli honetan, eta bakarrik %28ak egin du eskumako, UMP naguski, hautagaiaren alde.

Iparraldeari buruzko webgune berezia Berrian

Iparraldeko hauteskundei buruzko informazio gehiago Berriako webgune berezian eta herriz-herriko emaitzak, herriaren lehen hizkia aukeratuz, Frantziako Barne Ministeritzako webgunean

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago