Teknologia albisteak

Literatura eta irudien mundua uztartzen

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Ayerbe - UEUko Literatur Sailetik
2007-06-19 : 09:06

LITERATURA ETA IRUDIEN MUNDUA uztartzen dituen ikastaroa antolatu du UEUko Literatur Sailak Literatura. Abiapuntua literatura izanik eta xede horrekin, hainbat azpiatal landuko dira: komikia, ilustrazioa, zinemagintza eta gidoigintza.

Irudiekin idazten, letrekin marrazten. Zinema, ilustrazioa, komikiak eta literatura.
Uztailak 10-13 (Literatura)

Egitaraua:

Uztailaren 10a, asteartea
9.00-10.30
Irudiak eginez ilustratzen gara
Antton Olariaga, komikigile eta ilustratzailea
11.00-12.30
Literaturaren azala
Xabier Gantzarain, idazlea
15.00-17.00
Gidoigintza tailerra
Asier Altuna, gidoigile eta zinema zuzendaria

Uztailaren 11a, asteazkena
9.00-10.30
Euskal komikigintza eta euskal literatur sistema: euskal komikiaren historia literario baterantz
Iratxe Retolaza, literatur kritikaria eta EHUko irakaslea
11.00-12.30
Komikia: irudiz irudi
Marko Armpasch, komikigilea
15.00-17.00
Gidoigintza tailerra
Asier Altuna, gidoigile eta zinema zuzendaria

Uztailaren 12a, osteguna
9.00-10.30
Liburua gehiago gustatu zitzaidan
Katixa Agirre, idazlea eta EHUko irakaslea
11.00-12.30
Zinema eta literatura: akordioak eta desakordioak
Harkaitz Cano, idazlea
15.00-17.00
Gidoigintza tailerra
Asier Altuna, gidoigile eta zine zuzendaria

Uztailaren 13a, ostirala
9.00-10.30
MARRA/BARRA, marra eta letrekin jolasean, bat-bateko komikia
Mattin, ilustratzailea
11.00-13.00
Zinemaren jubilazioa
Koldo Almandoz, zinema zuzendaria

Sarrera

Abiapuntua literatura izanik, hitzen eta irudien arteko harremanez hausnarketa egitea da ikastaroaren helburua. Garai hauetan kontagintzak hartu dituen forma berriez gogoeta egiteko, funtsezkoa da literatura harremanetan jartzea gero eta pisu handiagoa duen kultura bisualarekin eta horretan ahaleginduko da ikastaro hau. Xede horrekin, hainbat azpiatal landuko dira: komikia, ilustrazioa, zinemagintza eta gidoigintza. Azken urteotan alor hauetan izan da sormen lan interesgarririk gurean eta izan dute diziplina hibrido hauek goraldirik (komikigintzak, edo literaturatik zinemarako egokitzapenek, kasu) eta sortzaile nahiz sormen lan horiei plaza eskaintzea eta haiei buruzko gogoeta egitea ditu ikastaroak helburu, maiz kritikaren eta literatur zirkuituetan bazterrean geratzen diren gaiak baitira.

Helburuak

Literatura eta irudiak uztartzen dituzten espresiobide artistikoei buruzko gogoeta egitea.
Gaurkotasuna izan arren hausnarketa kritikotik kanpo uzten diren alor horiek hausnarketa gai bihurtzea.
Alor hauetan lanean dabiltzan sortzaileei plaza eskaintzea.
Tailer praktikoaren bidez, hitzaldietan jasotakoaren aplikazio praktikoa egitea.

Metodologia

Goizez hitzaldi gisako saioak izango dira, teorikoak eta praktikoagoak. Batzuk sortzaileen hausnarketak izango dira, besteak kritikari eta aztertzaileen gogoeta orokorragoak. Arratsaldez, berriz gidoigintzako tailer praktikoa egingo da hiru arratsaldetan.

Nori zuzenduta

Literaturan nahiz landuko diren beste diziplinetan interesa duen edonori zuzenduta.

Irakasleak eta arduradunak

Arduradunak: Mikel Ayerbe, literatur teorian lizentziaduna eta UEUko literatura sailkidea, eta Ibon Egaña, euskal filologian lizentziaduna eta UEUko literatura sailburua

Bestelako datuak:

Datak: Uztailak 10-13
Tokia: Baiona
Ordutegia: 9:00-12:30 eta 15:00-17:00
Ordu kopurua: 20
Ikasle kopurua: 25
Ikastaroaren prezioa: 139 € (deskontuak daude)


Informazio gehiago UEUko web orrian: www.ueu.org

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago