Teknologia albisteak
4

Wolkswagen ez, edo kontsumitzailea 2.0

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2007-06-14 : 11:06

Ba al dauka kontsumitzaileak nahikoa indarrik markei aurre egiteko? Zilegi da blogak horretarako erabiltzea? "Nere esperantza bakarra sarea da", dio Josebak Wolkswagen No blogean laguntza eskatuz, 4.000 euroko faktura pagatzea eskatu diotenean bere Wolkswagen matxuratua konpontzeagatik.

Consumidor enfadado dispuesto a demostrar que Volkswagen apesta azpitituloko blogeko hitzak erabiliz, historia honako hau da gutxi gora behera:

Josebak Volkswagen bat erosi zuen, Touran modelokoa, eta 76.000 Km besterik ez zituela cajacambiosa matxuratu egin zitzaion.

Jarri zen harremanetan Volkswagenekin eta esaten zioten baietz, arazo hori detektatuta daukatela, eta produkzio sailak onartzen duela ahokadura-arazoa izan dutela diskoekin. Beraz, harremanetan jartzeko bezeroaren arretarako zerbitzuarekin. Haiekin harremanetan jarri zen Joseba, eta ezetz, ez dutela ezer egingo kotxea garantiaz kanpo dagoelako.

Bitartean kontzesionarioko tallerrean esan zioten ez dutela cajacambiosa konpondu nahi segituan hautsiko delako berriz, besteetan gertatu zaien bezala, eta aldatu egin beharra dagoela, eta presionatzeko gehiago. Eta horretan dago Joseba.

Normalean, horrelako kasuetan, "adeitasun bat" izaten dute bezeroarekin ("una deferencia", esaten dute), eta matxuraren kostuaren zati handi bat ordaintzen dizute, konturatzen direlako arazoa ez duzula zuk sortu eta euren okerra izan dela. Baina oraingoan ez dute egin, eta horrela dabil Joseba, salaketa hau egiten bere volkswagen-no blogean .

Josebaren ustez, ez da gutxiagorako: ia 4.000 euroko faktura pagatzea nahi dute bihozgabe hauek.

Ba al dauka kontsumitzaileak nahikoa indarrik gisako markei aurre egiteko? Zer egin dezaket egoera honetan? Zilegi da blogak honetarako erabiltzea? Galdetzen du Josebak bere blogean.

Blogean dioenez , Joseba irakaslea da Huhezi-n (Comunicacion Audiovisual)

Erantzunak

beavis
2007-06-14 : 11:39

Harrituta geratu naiz aritkulua irakurri dudanean. Izan ere, blog hori sortu duenak Joseba du izena baina ez, Joseba Etxebarria Gangoiti. Nahiz eta post batean pertsona horri erreferentzia egiten zaion, beharbada, blogaren inguruan gehiago aztertu beharko zenukete. Aste pare bateko kontua izanda, bere gorputza hartu baitu sarean...Zorionak!

Sustatu
2007-06-14 : 12:04

Arrazoia duzu. Zuzendu dugu. Barkamenak Joseba Etxeberria-ri eta eskerrik asko zuri.



Txopi
2007-06-14 : 13:55

Pasa den larunbatean GARAn gai berdinaren albistea agertu zen. Haritz Rodriguezek horrela jorratu zuen:
http://www.gaur8.info/edukiak/20070609/22753/20-tresnak-eta-kontsumitzailea.

Joseba
2007-06-15 : 02:17

Eskerrik asko erreferentziarengatik. Ikaragarria da: laguntza eskatu eta jendeak oso ondo erantzun du. Hunkitua ere banago. Web 2.0ri buruz asko teorizatzen da, baina gero eta errealagoa da gu guztion bizitzan. Datozen egunotan hurrengo pausuak azalduko ditut blogean ia helburuak lortzen ditugun. Mila esker denoi.



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago