Teknologia albisteak
1

Euskal enpresa bat Second Life-n

Erabiltzailearen aurpegia
Hostalia - HOSTALIA
2007-06-13 : 16:06

Hostaliak, hosting-zerbitzuak eskaintzen dituen Euskal Herriko enpresa nagusiak, bulegoa ireki du Second Life-n. Horrela, harreman-bide berria eskaintzen die bere bezeroei, baita egoitza berria ezagutu nahi duten bisitari guztiei ere. Alegiazko munduan bulegoa ezarri duen lehen euskal enpresa da Hostalia.

Kristalezko eta metalezko eraikin moderno bat da, 11.000 metro koadroko uharte liluragarri batean kokatua.

Second Life alegiazko mundu bat da, Linden Labs-ek sortua. Egunero, mundu osoko 6 milioi lagun elkartzen dira «bigarren bizitza» horretan, jendea ezagutzeko, berriketan aritzeko, gauzak saldu eta erosteko, jostatzeko… Dagoeneko, enpresa garrantzitsu askok dute hor ordezkaritza, hala nola
Mercedes Benz-ek, Microsoft-ek eta Vodafone-k. Hostaliak aitzindari izaten jarraitu nahi du teknologiaren eta interneten alorrean, eta, beraz, ez zuen Second Life-n egoteko aukera huts egin nahi, «mundu paralelo» horretako egoitza berrira hurbildu nahi duten bezero, bisitari eta ikusnahi guztiei zerbitzu
ahalik eta zuzenena emateko.

Espainiar merkatuan hosting-eko bosgarren enpresa da Hostalia
(WebHosting.info-ren arabera), eta Euskal Herriko lehena. 60.000tik gora domeinu kudeatzen ditu, eta 20.000tik gora bezero, Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen dituen bulegoetatik.

Argibide gehiago, hemen:
www.hostalia.com/second-life

Koordenatuak:
Atopa Rui - 51 / 173 / 22

Erantzunak

Sustatu
2007-06-14 : 11:15

Euskal unibertsitate batek ere ikasgela ireki omen du Second Life-n: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, hain zuzen ere. Hala ere, primera universidad hispanoamericana gisa aurkezten da proiektua, zehatz esateko.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago