|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Hamaika Bertuteren web orri berrituaHamaika Bertute - Hamaika Bertute ¦ 2007-06-11 ¦ 10:30 ¦ KulturaAskotariko edukiekin hornituriko web orri berritua du Hamaika Bertute bertsolari eta gai-jartzaile taldeak. www.hamaikabertute.net webgunean aurkituko dituzue guztiak: bertso-saioetako kronikak, argazkiak, taldekideen bertso-idatziak, iritzi artikuluak... Atal berri-berri bat ere bada: asteko argazkia. Astero, gaurkotasunari loturiko argazki bat zintzilikatuko da webgunean, eta taldekideek zein bisitariek bertsoz ilustratu ahal izango dute errealitate puska bat. 2007ko urtarrilean jarri zen martxan Hamaika Bertute taldea eta, ordutik, 80 bat saio egin dituzte. Euskal Herriko bazter guztietako 45 bat bertsolarik osatzen dute talde autogestionatu hau. Helburuak, ugari: bertsoekin gozatzea eta gozaraztea, bertsolarien arteko harreman-sareak sortzea, harreman horiek proiektu berriak bideratzeko aprobetxatzea, baliabide ekonomiko urriak dituzten antolatzaileei bertso-saioak antolatzeko beste aukera bat ematea, plaza gutxi dauzkaten bertsolariei aukerak ematea, plazetan sarri aritu arren bertso-kide eta entzule diferenteen aurrean kantatzeko aukera ematea bertsolariei, bertsolari bakoitzak kudeatzen dituen plazak modu diferentean kudeatzea... |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|