Itzuli orri nagusira Bidali hau

Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak

Iņaki Irazabalbeitia - Eleka ¦ 2007-06-04 ¦ 13:21 ¦ hizkuntza

Datorren ekainaren 14an Elekak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak izeneko jardunaldia egingo da Donostiako Miramon Parke teknologikoan.

Publizitatea

Jadunaldiaren helburua da erakustea nola informatikak, hizkuntzen teknologiak hain zuzen, eleaniztasun-egoerak egoki eta eraginkor kudeatzeko baliabideak eta erremintak eskaintzen dituen. UPCko David Farwell-ek emango du hitzaldi nagusia eta gero hainbat arrakasta-kasuren berri emango da.

Noiz: 2007/06/14
Ordutegia: 9:30tik 12:45ra
Tokia: Donostiako Elkartegi Teknologikoaren bulego orokorrean. Mikeletegi pasealekua 53 20009 Donostia

Jardunaldiari buruz informazio gehiago enpresa digitala webgunean.

Erantzunak

#1. Re: Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa ¦ 2007-06-04 ¦ 13:50

Zalantza sortu zaizuenentzat...
Jardunaldia EKAINAREN 14an da.

#2. Re: Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak

Sustatu ¦ 2007-06-04 ¦ 14:06

Jatorrizko artikulua ere zuzendu dugu.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz