|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Debaldeko posta elektronikoa bizkaitarrentzatxa2er - www.blogak.com/xa2er ¦ 2007-05-07 ¦ 07:39 ¦ internetBizkaiko Foru Aldundirako EAJko hautagaiaren programan, gaztelerazkoan bereden, bizkaitar guztiei DEBALDEKO posta elektroniko kontua agintzen die. Euskarazko bertsioan ez da horrelako aipamenik ageri. Berria "Menéamen ere aipatzen dute.":http://meneame.net/story/pnv-promete-para-elecciones-correo-gratuito-para-tods Gmaileko kontua alde batera uzteko prest al zaudete? Bizkaitarra izango banintz, ez. Erantzunak#1. Re: Debaldeko posta elektronikoa bizkaitarrentzatbego ¦ 2007-05-07 ¦ 08:59Euskarazko bertsioan ageri da gaia, nahiko zabal eta luze. Posta elektronikoa, herritarren ataria eta balio erantsiko zerbitzuak aipatzen dira. Begiratu eta irakurri hemen . Danimarkan eta Iparraldeko herrialdeetako adibidea aipatuz, horrela dio programak: Posta elektronikoa guztiontzat Datozen urteetan, EAJren eskutik, Bizkaiak beste aurrerapauso bat egingo dau bide honetan, eta estaduko lehenengo lurraldea izango da uritar guztiak izango dabena doako posta elektronikoa, eta uritarrak modu telematikoaz euki ahal izango dabez hartu-emonak udaletako eta foru administrazinoakaz —Europan badira antzeko adibideak Danimarkan eta Iparraldeko herrialdeetan—. Horretarako, hauxe da gure proposamena: Uritarren ataria Erreferentziazko ataria eta topagunea, multikanala eta multidispositiboa Bizkaiko Administrazinoaren eta uritarren artean; horrela:
Informazinoa eskuratuko da, eta horretarako erabiliko da gaur egun identifikazinorako dagozan sistema askotariko baten bat, eta bide emongo da eskura dagozan zerbitzuak erabili ahal izateko, zerbitzu bakotxak behar dauan segurtasun mailaren arabera eta identifikazinorako erabilitako sistemaren arabera. Balio erantsia dakarren zerbitzuak:
--------- Baina EAJkoa ez da proposamen berria. Estatuko hauteskundeei begira CIUk e-posta eta doako Internet etxe guztietan agindu zuen. Hauteskunde hauetan, Miguel Sebastián hautagai sozialistak banda zabaleko doako wifi sarea agindu du Madrilen, baina internautek eta Internauten Elkarteak (Asociación de Internautas) ez dute sinisten . #2. Zaharkitua dirudi proposamenakJabi ¦ 2007-05-07 ¦ 10:37Altura honetan Ataria eta posta helbideak proposatzea pobrea iruditzen zait. Web 2.0 aroan gaude daborduko. Atarien aroa duela sei urte joan zen eta posta elektroniko helbideak ematea ez da, dagoeneko gauza handia. #3. Re: Debaldeko posta elektronikoa bizkaitarrentzatEginbehardugu.com ¦ 2007-05-07 ¦ 13:18Kaixo Xa2er, #5. Re: Debaldeko posta elektronikoa bizkaitarrentzatIgor ¦ 2007-05-07 ¦ 15:43Zorionak Sustaturi, aurrekoan PPkoak eta orain PNVkoak barkamen eske. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|