Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Kulturate, Arrasateko kultura-marka berria
J. L. Azkarate ¦ AZK Komunikazioa ¦ 2007-02-07 ¦ 07:03 ¦ Kultura
Gaur aurkeztu da Arrasaten, Kulturate, Mondragoeko Kultura-Marka berria. Kulturate Kultura-Etxe berriaren izena da, baina Kulturari nortasun berezia eman nahi dion marka berria ere bada.
Ignacio Lakunza, Arrasateko alkate; Jon Garai, Kultura-teknikari eta Asier Albistur, AZK Komunikazioa enpresakoa, izan dira hizlari Kulturate Kultur-Etxe berriaren aurkezpenean. Kultura-Etxe berria frantziskotarren konbentua eta hospitala izandako eraikin historiko batean dago kokaturik, Arrasateko erdi-erdian. Obrak lau urtez luzatu dira, eta kostea 6,8 milioi eurokoa izan da. Datorren astelehenean zabalduko da biblioteka -azpiegitura gisa, Gipuzkoako onenetakoa izango da- eta martxoaren erdialdean inaugurazio ekitaldi ofiziala izango da. Orduan Arrasateko bost artisten erakusketa berezia ere zabalduko da. Kulturateren helburua "herritaren kulturarekiko jarrera berria sustatzea izango da; jarrera partehartzaileago eta hurbilago bat, alegia".
