Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallya

Gazte Saila - TOPAGUNEA EUskara Elkarteen Federazioa ¦ 2006-11-08 ¦ 08:58 ¦ kultura

Topaguneak Aiaraldean (Araban) egingo du aurten Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizioa, bertako Euskara Elkarte eta erakundeen laguntzaz. Lehiaketa abenduaren 16an egingo da, eta hamar orduko tartean hiru minutuko bideo-lan bat aurkeztean datza. grabazio eta edizio lanak abenduaren 16an bertan egingo dira, eta gaia ere egunean bertan jakinaraziko da.

Publizitatea

Rallyan Euskal Herriko gazte euskaldunek hartu ahal dute parte. Hiru sari egongo dira, 900 eta 1.500 euro bitartekoak. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, eta horretarako epea azaroaren 27ra arte dago zabalik. Informazio gehiago hemen

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz