|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskaldun Berriari Aitortza AltzanEstibalitz Gastesi - Bizarrain kultur elkartea ¦ 2006-11-07 ¦ 08:46 ¦ hizkuntzaEuskara ikasteko saiakera eta esfortzua egin duten altzatarrei beren ahalegina aitortu nahi die Bizarrain kultur elkarteak. Horretarako, 'Euskaldun Berriari Aitortza Altzan' ekimena antolatu dugu. Asko dira, hamaika arrazoi direla medio, gure herri honen identitatea osatzen duen hizkuntza berreskuratzen eta, ondoren, normaltzen saiatu direnak, baita askok lortu ere. Ahaleginak askotarikoak izan dira eta sarritan, beti ez esatearren, baldintza ez aldekoenetan. Gauza jakina da euskararen normalizazioak gizarteko estamentu guztien inplikazioa eskatzen duela, bakoitzak bere esku dituen neurri normalizatzaileak hartzearen baitan dagoelako, neurri handi batean, geure hizkuntzaren etorkizuna. |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|