|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Creative Commons lizentziak ofizialki euskarazArkaitz - Mutilmedia ¦ 2006-05-22 ¦ 15:20 ¦ CopyleftOrain arte ez bezala, Creative Commons lizentzien azalpenak euskaraz ere eskuragarri ditugu, baimenen testu osoak oraindik ez dauden arren. Aurrez zabaldu.com-en komentatu zuten bezala, Euskal Herrian duen erabilera urria kontuan izanik, aurrerapauso handia izan daiteke hau. Itzulpenak Librezale lantaldeari esker eskuratu ditzakegu. Euskarazko nabigatzailea badarabilzu zuzenean euskaraz agertuko zaizkizu testuok.
Ea ba Euskal Herri mailan gehixeago erabiltzen hasten diren lizentzia hauek! Erantzunak#1. Re: Creative Commons lizentziak ofizialki euskarazP. Arreitunandia ¦ 2006-05-22 ¦ 17:36Behin baino gehiagotan esan didate CC lizentziak estatuan dagoen legearekin arazoak izan ditzakeela. #2. Re: Creative Commons lizentziak ofizialki euskarazUnicyn ¦ 2006-05-23 ¦ 11:44> #3. CC Ez-Komertzialen inguruanLuistxo Fernandez ¦ 2006-05-23 ¦ 12:32Inguru batzuetan ari da zabaltzen ideia copyleftarekin kulturaren banaketa positiboago baten aldeko urrats batzuk emateko aukera dagoela. Baina, oraindik, ez da behar bezala ulertzen. Adibidez, musikaren alorrean, badaude ustez irekiak diren ekimen berri batzuk ( Musikherria disketxe kolektiboa eta Eremulauak webgunearen musika argitalpenerako plataforma), non diskurtso ustez irekiarekin ari diren, eta Creative Commons lizentziak besarkatu dituzten. Baina, horra ņabardura: Creative Commons lizentzia jakin batzuk aukeratu dituzte, Non-Commercial edo Ez-Komertzialak. Jende gaztea, alternatiboa neurri batean... Horrelakoak dira Eremulauak eta Musikherriaren ingurukoak, eta hortaz, badirudi Ez-Komertzialtasun hori guztiz bat datorrela kultura banatzeko modu berriak proposatzearekin. Alderantziz da, ordea. Ez-Komertzialtasuna ez da kultura banatzeko modu berria: betiko modua da. SGAErena, kopiak demonizatzen dituztenena. Creative Commons lizentzia ez-komertzial batekin banatzen den musika edo idazkia, kopiatu daiteke, bai, baina senegaldar batek ezingo du saldu kalean, beste talde batek ezingo du bertsioa egin kontzertu batean joz kobratu behar badu, ezkontza batean ezingo du DJ batek ipini... Hain zuzen ere, orain arteko egituren klon bat da ez-komertzialtasuna. David Bisbal baten musikak ere lizentzia Ez-Komertziala dauka: ezin duzu harekin inolako etekinik egin. Lizentzia benetan ireki baten erabilpen kreatiboak, biderkatzaileak, merkataritzaren ikuspegitik justuak izan daitezkeenak (edo erabat produktibo-kapitalistak ere bai, aberastasuna sor dezaketenak, eskala batean edo bestean) erdibidean, oztopatuta, geratzen dira Creative Commons ez-komertzialarekin. Hortaz, bai, Creative Commons euskaraz dugu: polita da, eta balio du. Baina, adi, uler dezagun lehenbizi, zertaz ari garen. #4. Re: CC Ez-Komertzialen inguruanTxopi ¦ 2006-05-23 ¦ 19:01Guztiz ados nago zuk esandakoaz eta bide horretatik doaz eremulauak-eko foroan jarri ditudan iruzkinak ere. Munduratek ateratako musika bildumak ere by-nc-sa lizentzia dauka eta (webgunean behintzat) lana copyleft erakoa dela diote. Agian, era honetako gaizki-ulertuak ekiditzeko zerbait egin behar genuke, kultura libre baten alde eta gizarte aske baten alde hobeto koordinatu gaitezen lortzeko... #5. Re: CC Ez-Komertzialen inguruanLuistxo ¦ 2006-05-24 ¦ 07:21Arazoa semantikoa da, neurri batean: "Gu komertzialak? ez, gu ez-komertzialak, jakina!". Konturatu gabe ez-komertzial termino enrollatu edo jator horren atzean dagoela koxka, Madonnaren lizentzia ere ez-komertziala dela, debekatu egiten duelako senegaldarrek merkataritza egin dezaten harekin... Bestalde, hemen Sustatun utzitako erantzun bera jarri nuen Zabaldu.com.-en atzo, eta han ere iritzi truke paraleloa daukazue. #6. Re: CC Ez-Komertzialen inguruanGorka Bereziartua ¦ 2006-09-15 ¦ 12:36Lehenik eta behin barkamena eztabaida honetara berandu iristegatik. Luistxo, Irutxuloko Hitzan idatzitako artikuluari erantzun nion bere garaian baina inork ez zion hariari jarraitu. Bigarrenez ere barkamena, mota honetako gaietan ez bainaiz oso aditua, eta agian norbaitek inozokeria iritz diezaioke ondoren esatera noanari. Horrela bada, mesedez, ez nazazue zihorka. Kontua da orain dela gutxi gai honen inguruan hasi nintzela pentsatzen berriz eta berriro ere CC lizentziaren nc atalak ezartzen dituen baldintzak ikusi nituela. Egia da erabilera komertzialak galarazten dituela, baina "baimendunak hartarako baimenik eman ezean" ere aipatzen du gaizki irakurri ez badut. Beraz, erabilera komertziala egitea posiblea da nc-rekin ere, nik ulertzen dudanez. Egileak erabakitzen du ordea zein neurritan egingo den erabilera hori. Egileak jartzen du erabilera "produktibo-kapitalista"-ren (zure hitzak erabiltzearren) eskala. Behintzat Luistxo ez ezazu pentsa kaleratzen dugun musika gure ustez komertziala ez delako aukeratu dugula lizentziaren atal hori. Hori baino buelta gehixeago eman dizkiogu buruari. Eta ea Durangon zure Manual virtual devotionecoa erosten dudan, horrelako eztabaidetan oinarrizko planteamentu teorikoak izateko... #7. Re: CC Ez-Komertzialen inguruanLuistxo ¦ 2006-09-17 ¦ 09:26Nire liburua aspergarria da. Irakurri Mark Pilgrim. Hortik aurrera, zuk erabaki ea non geratzen zaren, baimenaren kulturan, NC lizentziekin orain zauden toki horretan, ala Remix-aren kulturan. #8. Re: CC Ez-Komertzialen inguruanPePE ¦ 2006-05-23 ¦ 19:28Kaixo, #9. Re: CC Ez-Komertzialen inguruantxupete ¦ 2006-05-23 ¦ 20:19>betiko modua da. SGAErena, kopiak demonizatzen >dituztenena. Creative Commons lizentzia >ez-komertzial batekin banatzen den musika edo >idazkia, kopiatu daiteke, bai, baina senegaldar >batek ezingo du saldu kalean, beste talde batek >ezingo du bertsioa egin kontzertu batean joz >kobratu behar badu, ezkontza batean ezingo du DJ >batek ipini... Hain zuzen ere, orain arteko >egituren klon bat da ez-komertzialtasuna. #10. Re: CC Ez-Komertzialen inguruantxupete ¦ 2006-05-24 ¦ 11:12Lusitxoren comentariok CC ez-komertzialei buruz ba bakoitzak pentsa dezala nahi duena ta listo.. bana ez zait gustatu "eremlauak"-en pate hartzaileenganako egiten dituen baieztapenak.. ez daki ezer gutaz eta ez daki zergaitik jarri den ez-kmertziala baldinza. "Se ha pasau de listo" ta pentsatu du garela "altrnatibo-itsuak" ta ez-komertziala jari dugula "gure musika komertziala es dela pentzatzen dugulako". Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoCopyleft gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|