|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak TagzanianJosu Azpillaga eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax ¦ 2006-04-06 ¦ 08:21 ¦ GeografiaAldaketak daude gaur Tagzanian. Bereziki, munduko toki askotarako irudi berri eta askoz zehatzagoak. Eta erabiltzaileentzat, etiketak jartzeko orduan erraztasunak puntu bat gehitu nahi duzunean. Google Maps aplikazioaren API delakoak 2 bertsioa du ofiziala aste honetatik aurrera, iaztik 1. bertsioarekin ibili ondoren. Aukera berrietara moldatu dugu Tagzania, beraz.
Eta, batez ere, irudi berriak, detaile handiagokoak. Euskal Herrian ez prezisamente, baina bai hortik zehar. Nashville , Glasgow , Londres , Tallinn , Alacant ... Ikus adibide batzuk hemen. Irudi hauetarik asko, Google Earth aplikazioan edo Google Local gune orijinalean ikus zitezkeen, baina ez API-aren bidezko mash-up hauetan. Ikusi, adibidez, National Geographic aldizkariak Afrikan ateratako airezko irudi zoragarri batzuk. Perspektibak txoke egiten duten puntu zehatz batzuk, ikusmira bereziekin hemen. Bestalde, duela egun batzuk frantsesezko, portugesezko eta holandesezko bertsioak atera genituen. Zazpi hizkuntza dagoeneko. Laster etorriko dira (espero dugunez) alemana, galesera eta katalana. Erantzunak#1. Re: Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak TagzanianJulen Gabiria ¦ 2006-04-06 ¦ 09:28Zorionak lagunok: segi horrelako berrikuntzak eskaintzen, hau "la piiiiiiiiii" bihurtzen ari da eta! ;-) #2. Re: Kalitate handiagoko irudiak eta berrikuntzak Tagzanian3ARRANO ¦ 2006-04-06 ¦ 22:28Pozgarria da ikustea horrelako proiektuak ez direla sortu eta gero aldaketarik gabe egoten, baizik proiektua hobetuz eta handituz doala. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoGeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|