Teknologia albisteak

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XII. sariak banatu ziren ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2006-03-13 : 13:03

Sari-banaketa Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian izan zen. Dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia emateaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko proiektu onena ere saritu zen.

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XII. sariak banatu ziren ostiralean Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian. Aurtengo edizioan, dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko urtebeteko beka bat ere eman zen. Guztira 28 dibulgazio-artikulu aurkeztu ziren, eta dibulgazio-liburua idazteko 3 proiektu. Sarituak hauek izan dira:

- Lehenengo saria: "Burdinbideen iraultza" lanarentzat izan zen. Egilea Hibai Unzueta García izan da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 1.000 €.
- Bigarren saria: "Zaharrak-berri" lanarentzat izan zen eta egilea Estibaliz Arbelaitz Ubegun izan zen. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 500 €.
- Hirugarren saria: "Arrainak, geneak eta txipak: kutsaduraren aurrean espresatzeko askatasuna" izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan zen. Egileak Eider Bilbao Castellanos eta Ibon Cancio Uriarte izan ziren. Saria, Andonegiren eskultura eta 300 €.
- Gazteentzako sari berezia: "Maite haugu, zorion" artikuluarentzat izan zen. Egilea Igor Aristegi Urkia izan zen. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 300 € izan dira.
- Dibulgazio-liburua idazteko 4.500 €-ko beka Begoña Arrate Larrañaga biologoak irabazi zuen "Biziaren sarea ehuntzen" izenburua daraman proiektuarengatik.


Artikulu irabazleak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean irakurri ahal izango dira.



Erantzun

Sartu