|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Azpitituluak euskaraz: egin daiteke, egin dezagun, ni egiten hasi naizTelezaborra - Telezaborra ¦ 2005-12-15 ¦ 09:46 ¦ hedabideakZergatik ez dugu euskarazko azpitituluen datu-base erakargarria sortzen? Punta-puntako telesailak euskaraz, edo Alfred Hitchcock filmografia osoa... Gero eta gehiago gara USAko telesailak e-muleren (edo bit-torrent) bidez deskargatzen ditugunok. Horrela, nahi ditugun programak nahi dugunean ikusteko aukera daukagu. Ez dugu hemengo telebista-programadoreen zain egon behar. Publizitaterik gabe. Baina jakina, telesail horiek USAn jatorrizko bertsioan ematen dituzte, ingelesez. Gure ingeles mailaren arabera, 3 aukera ditugu telesail horiek hemen ikusteko: - Jatorrizko bertsioan, azpititulurik gabe. Nik beste aukera bat zabaldu nahi dut. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin. Zer egin behar da:
Esan bezala, nik Lost (Perdidos) telesailaren 2. denboraldiko 1. atala euskaratu dut. Ez naiz itzultzailea, egin dudan euskaratzea ez da egin daitekeen onena izango. Zalantzarik gabe. Gainera gazteleratik euskaratu dut, nire ingeles mailarekin ezin baitut. Egin daitekena erakutsi nahi dut. Esate baterako, 24 telesailaren 4. denboraldia Urtarrilaren 15an hasiko da USAn. Zergatik ez 24 euskaraz Urtarrilaren 16an, zure PCan? Norbaitek zerbait egin nahiko balu, jar dadila nirekin harremanetan: telezaborra a bildua mixmail.com Azpitituluak gazteleraz: http://www.tusseries.com/SubTS/ Erantzunak#1. Zorionak, ideia biBordaberria ¦ 2005-12-15 ¦ 13:28Oso interesgarria zure ekimena, lagungarri giza bi ohar: Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|