|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskarazko hedabideentzako laguntzen esleipena© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-12-01 ¦ 12:50 ¦ dirulaguntzakGaur. abenduak 1, argitaratu da EHAA buletin ofizialean "euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzen esleipena." Deialdia ekainekoa izan zen, eta esleipena azaroaren 14an erabaki zen. Ekaineko komentario hedatua izan zen Teknologia Berrien deialdirik ez zela izango, eta Interneteko proiektu askok hedabideen honetara jo zuten. Sustatuk alor honetan eskatu zuen laguntza, eta jaso du, 6.370 eurokoa. Orain, azkenean egon badago Teknologia Berrien deialdia (irekita dago epea abenduko egun hauetan), eta atzerapenaren motibo batzuk ere eman dira jakitera. Sustatuk laguntza jaso duen alorra, Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkariena izan da. Alor honetan diru gehien jaso duten egitasmoak hauek dira:
Eta horien ondoren, kopuruari dagokionez, Sustatu. Goienaren beste atariak, Goiena.net-ek 4.920 euro jaso ditu. Interneteko proiektuez gain, gainerako hedabideen alorrean, Berria egunkariak 1.400.000 euro jaso ditu. Herri eta euskaldueko egunkarietan, Hitza desberdinen artean 250.000 euro inguru jaso dituzte, eta Hernaniko Kronikak 28.130 euro. Informazio orokorreko euskarazko aldizkarien kasuan, Argiak 278.346 euro jaso ditu, Zabalikek 206.669 eta Aldaketa 16k 184.985. Esleipen osoaren detaileak hemen Erantzunak#1. esleipenaErramun Gerrikagoitia ¦ 2005-12-01 ¦ 21:17Nik oraino ez dakit zer da "esleipena" eta "<b>esleitu</b>". Alarmantea eta gravea da hori ze ibili naiz bizitza osoan inguran hon euskara eta naiz maisu jubilatua jada. Seguru nago ezen hitz hori dela guziz hitz normala edozeinek jakiteko modukoa Europako hiritar medio batek. Ez dago eskubiderik zer egiten ari diren batzuk kin euskara. #2. Euskaldun baten galderak subentzioen aurreanJozulin ¦ 2005-12-01 ¦ 21:21Betiko galderak: #3. Galderak ulertzenErramun Gerrikagoitia ¦ 2005-12-02 ¦ 13:21Jozulin, nik ez dut ulertu zeri buruz ari zara. Agian hau gertatu zaio gehiagori ere. Explikatu nahi bazendu? #4. Re: Galderak ulertzenJozulin ¦ 2005-12-02 ¦ 18:27Ez du misterio handirik. Dena diruaz neurtzen den/dugun garaiotan iruditzen zait, bihotz bihotzetik, Aldaketa16 bezalako proiektu artifizial bezain euskara mordoilodunak ez duela merezi ARGIAri eman diotenaren erdia, diru "esleipen" honek esan nahi lukeelako euskaldunontzako erreferentzialtasuna ere ARGIAk daukanaren erdia duela. Ezta hurrik eman ere. #5. Re: Galderak ulertzenErramun Gerrikagoitia ¦ 2005-12-02 ¦ 22:14Esker mila Jozulin argitasunak gatik. #6. Zer egiten du Durango TBk euskarazko telebisten arteandurangarra ¦ 2005-12-02 ¦ 22:26Nik ulertzen ez dudana laguntza jasoko duten euskarazko telebisten artean Durango TBk zer egiten duen da. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagodirulaguntzak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|