Googleren RSS irakurgailua
| Internet | 2005-10-08 : 16:10
Azkenean, bere zerbitzu eskaintza zabaltzeko estrategiari jarraituz, Google erraldoiak atera du bere RSS irakurgailua. Beraz, nahi izanez gero, handik ere jarraitu dezakezu Sustatu. Hori bai, Google Account -a beharrezkoa da zerbitzuan sartu eta erabiltzeko.
Google RSS irakurgailuari (http://www.google.com/reader ) buruzko albistea Euskal blog "geek"-enetan jasotzen da:
- Teknosexua: Google Reader: RSS irakurgailua . Inportazio - esportazio aukera nabarmentzen du Garik: Bloglines erabiltzen dugunontzat oso erraza da honelako tresnak frogatzea, normalean denek OPML estandarra erabiltzen bait dute feed-en zerrendak inportatu eta esportatzeko, baina akatsen batzuk somatzen ditu: Lehen inpresioan espazio falta sumatu dut, Bloglines-ek ez daukana. Dena bata bestearen gainean dagoela ematen du.
- Teketen: Googlek jario irakurgailu bat ateratzen du, Google reader . Ez du frogatu, baina Googleren handitze estrategia azpimarratu du: Googlek mundua kontrolatzeko helbururantz doa.
- IKTeroak: Bloglines' killer??? . Titulu adierazgarria, Google Bloglines-en arerio handia bihurtuko delakoan. AJAX -en oinarrituta dagoela azpimarratzen du Magic-ek eta interfazea oso sinplea, garbia eta erabilerraza dela dio. Baina froga egin ondoren akatsak ikusi ditu ere: ohartu naiz mantsoago dabilela eta Bloglines baino denbora gehiago behar duela eguneratzeko.
Momentuz, blog euskaldun hauek aurkitu ditugu Google Reader zerbitzuaren gainean hitz egiten, agian gehiago ere izango dira.
Erantzunak
| 2005-10-10 : 23:43 | #2
(Microsiervos-en aurkitua).
| 2005-10-11 : 08:56 | #3
Ona, Rikardo. Nik behin aurkitutako hau gogoratu dit, giltzak aurkitzeko aplikazioa Googlen
Hemen txorakeria gehiago baina giltzak aurkitzekoa baino hoberik, eta praktikoagorik, ez dut uste dagoenik.
| 2005-10-11 : 09:54 | #4
Ona da bai, nik ere Microsiervosen ikusi nuen eta prospektiba blogean gehitu nuen :-)
Direktorioko atal asko eta bilaketa azkarrerako botoi berria, mundialak dira.
Norbaitek esan duen moduan, Orwell omenduz, urtearen aukeraketan ere asmatu dute: 2084. Mende honetako Anai Nagusia..., Google .



Magic | 2005-10-08 : 20:10 | #1
Garik minutu batean lortu omen du, zorionak!!!