|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Obaba: arima salbu, film politaXabier Mendiguren Elizegi - Paperjalearen dieta ¦ 2005-09-15 ¦ 15:05 ¦ zinemaHasi da Donostiako Zinemaldia, 53.a, eta estreinaldirako "Obaba" ikusi dugu, Bernardo Atxagaren liburutik abiatuta Montxo Armendarizek egindako filma. Aretoa jendez gainezka, aurpegi ezagunak tartean, eta ikusmin handia. Filmaz hitz egin aurretik, baina, utz iezadazue excursus bat egiten. Toribio Altzaga XX. mende hasierako antzerkigile ezaguna izan zen, beste lan askoren artean "Burruntziya" izeneko komediaren sortzailea: neska batek atzetik bi mutil dituela-eta, neskaren amak senargaien diru-poltsaren arabera erabaki nahiko du auzia, eta horren inguruan sortuko dira hainbat egoera barregarri. Momentu batean, mutiletako batek ama horri galdetzen dio: "Baina zuk zer uste duzu dela ezkontza: txerri-tratua ala?". Eta amak erantzun: "Arima salbu, txerri-tratu jator-jatorra". Erantzunak#1. XME, lehen kritikariaSustatu ¦ 2005-09-15 ¦ 15:37Xabier Mendiguren Elizegi editore, blogari eta idazlea izango da aurten, iaz bezala, Sustaturen korrespontsala Zinemaldian (akreditazio egokiarekin, jakina). Bere kronikak hemen eta bere blogean argitaratuko ditu. Obaba filmarena, paperean zein digitalean, uste dugu dela film honek izan duen lehen kritika, duela minutu batzuk argitaratua hemen eta Eibar.org-en, beste inongo egunkari digital, hedabidek edo blogek baino lehen. #2. Ez lehen kritikaria, ez estreinaldiaSustatu ¦ 2005-09-16 ¦ 08:06Zuzendu beharrean gaude. Ez da Xabier Mendiguren Elizegirena lehen kritika. Egun bat lehenago, Variety aldizkariak ingelesez argitaratu zuen bat bere webgunean (erregistroa behar da irakurtzeko). Variety-koek duela egun batzuk Torontoko zinemaldian ikusiko zutela irudikatzen dugu. Izan ere, zinemaldi ofizial bateko sail ofizial batean estreinaldi osoa behar du izan film batek, baina Obabak ez du hori bete, lehiaketaz kanpo bada ere Kanadan izan baitzen benetako estreinaldia. Zinemaldiari jarraipena egin behar dion blog espainol batean irakurri dugu irregulartasun honen inguruko kritika. #3. Bi saio TorontonEneko ¦ 2005-09-16 ¦ 09:06Dirudienez, bi saio izan ditu Obaba filmak Toronto International 30 Film Festival delakoan. Masters atalean izan zen, eta Obaba filmaren aipamenean ikus daitekenez , lehen emanaldia joan zen ostiralean, irailak 9, gaueko 9:45etan ISABEL BADER THEATRE-n izan zen, eta bigarrena bihar, irailak 17, goizeko 9etan da. #4. Re: Bi saio TorontonBermeo.org ¦ 2005-09-16 ¦ 09:48Leku askotan daude Torontoko estreinaldi horren aipamenak. Bermeoko udalaren webeko kronika honetan dioenez, Obaba filmaren lehen emanaldian, Isabel Bader Theatre aretoa gainezka egon zen. #5. Re: Bi saio TorontonAitor ¦ 2005-09-18 ¦ 18:56Ni irailak 9ko saioan izan nintzen eta esan beharra daukat nahiko beteta zegoela, baina ez leporaino. Eserleku batzuk oraindik libre ziren. Toronton aurresalmenta handia dago, bono bidez, eta horregatik ikuskizun asko txartelik gabe gelditzen dira "teorikoki". #6. Pedreņa kanpora, eta Obaba ez?M.K. ¦ 2005-09-16 ¦ 10:23Donostian irregulartasun guztiak ez dira berdin neurtzen... Pedreņa kalera, bandera zuriarekin estropada ontzat eman arren, eta Obaba, berriz, aurrera, arauen kontra aurkeztu bada ere sail ofizialera... #7. Re: Obaba: arima salbu, film politaMiguel ¦ 2005-09-15 ¦ 23:46Aupa! Technorati tag bat sortu dugu, Donostiako Zinemaldia jarraitzeko: sansebastianfestival #8. Re: Obaba: arima salbu, film politaImanol ¦ 2005-09-16 ¦ 17:29Arimea salbu, txarri tratu jator jatorra. Espabilau, ez egon hor begire, hurreratu: txarri tratu, kendu begietatik esparatrapu. Ikusi pelikulea, behatu esparatrapu kendute jator-jator hor, ez joan beste inora. Behatu zelan dabilzan tratuan; ahal badozu ez jausi pekatuan, arima salbau. Pasau eta irten gatxetik; ez da benetako tratu, ez aintzakotzat hartu horko erretratu. Salbau arimea, hari mehea salbau, ez txarririk saldu zaldun horrei, horreei txarriei ez. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozinema gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|