Teknologia albisteak
3

8000 CDz egindako begitarte edo smiley-a Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2005-07-12 : 09:07

Bilbon uztailaren 15ean, 16an eta 17an izango den World Series by Renault lasterketaren barruan, Deustuko Unibertsitateak 8.000 CDz egindako begitarte edo smiley handi bat jarri nahi du Unibertsitateko Campusean.

Ezaguna den bezala, begitartea, emotikonoa edo smileya, sinbolo grafiko bat da , posta elektroniko bidezko komunikazioetan erabiltzen dena eta bidaltzen duenaren aldartea adierazteko balio duena.

Covadonga Valdés Moré artista k diseinatu duen muntaia handi honetarako Deustuko Unibertsitateak :-) begitarte edo smiley-a aukeratu du, poza adierazten duena, nazioarteko lehiaketa honetara datozen bisitariei eta ikusleei ongi etorria eman nahian, zirkuitua Deustuko campusaren aurretik pasatuko baita, eta Deustuko Unibertsitateko ikasleen ilusioa eta atxikimendua adierazteko kirol honekiko.

Poza adierazten duen begitarte hori osatzeko 8.000 disko inguru beharko direla uste dute.

Deustuko Unibertsitateak adierazi duenez, proiektua hain da handia, zerutik baino ezin izango da ondo ikusi, telebistako irudiak jasotzeko ibiliko diren helikopteroei esker; beraz, azken lana telebistatik baino ezin izango da hauteman.

Hala ere, instalazioaren plastika campusa bisitatuz gozatu ahal izango da, milaka CDen distirak ikustean.

CDak birziklatzea

Begitarte handi hori egiteko aukera aprobetxatu nahi da, Sarbide euskal enpresaren laguntzarekin, errepresentazio artistikoa egiteko erabiliko diren CDak birziklatzeko.

Gertaera bukatuta, enpresa honek CD guztiak bildu eta birziklatu egingo ditu era kontrolatuan, % 99an prestazio altuko polikarbonato injektatuzko diskoak era ez selektiboan apurtzeak ekarriko lukeen ingurumeneko eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Izan ere, euskarri optikoen erabilera nabarmen handitu da azken urteotan eta produktu hauen eskari handiak ingurumenean eragina duten hondarrak sortarazi ditu. Horretan datza, hain zuzen ere, birziklatzearen garrantzia, ingurumenerako ez ezik ekonomikoki ere onuragarria baita. Polikarbonatoa errekuperatzean lehengai horren kontsumoa gutxitu egiten da eta balio erantsi handiko produktu berrietan berrerabil daiteke: autoen faroetan, sakelakoen karkasetan edo teklatuetan, besteak beste.

Erantzunak

ibai
2005-07-12 : 13:32



> Ezaguna den bezala, **begitartea**, **emotikonoa** edo **smileya**,



phpBB foroetan, etab. askoz ezagunagoa da "irrifartxo" izena.

Gari Berasaluze
2005-07-13 : 17:28

Ez dago gaizki. Baina emozioak eta sentimenduak adierazten dituen ikurra baldin bada, ez da hain zaila baliokide jatorra asmatzea ere: SENTIKURRA

:-)

Zirkuiturik EZ!!! taldeko partaidea
2005-08-04 : 22:29

> Bilbon ... World Series by Renault lasterketa... **:-)** poza adierazten ... zirkuitua Deustuko campusaren aurretik ... ikasleen ilusioa eta atxikimendua adierazteko kirol honekiko.



Deustuko unibertsitateak triptikoa ere atera zuen, eta gradak bere landan jartzen utzi zuen, eta zirkuituak kalea moztu zuenez barrutik ireki zuen bidea.

Suposatzen dut Renault automobil enpresak eta Bilboko udaletxeak nahiko diru ordainduko ziola UDri.

Beste arrazoirik ez dut ikusten horrelako kirtenkeri konpetitibo eta abiadurahilkorzalea bultzatzeko.

:-( >:-I

http://bizizbizi.org/ZirkuiturikEZ



Erantzun

Sartu