|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Uztarria.com-ek jaso du 2005eko Sareko Argia saria© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-01-28 ¦ 16:58 ¦ kulturaGaur, hilak 28, arratsaldeko 16:00etan banatu dituzte 2005eko Argia Sariak, Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean. Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko sariak eman dituzte. Interneten atalari dagokion Argia saria Azpeitiko Uztarria.com webguneari eman diote. Sareko Argian argitaratu berri dituzte saridunak.
Sustatuk ere jaso zuen Interneteko Argia Saria 2003an. Aurreko edizioetako irabazleak dituzue hemen: www.argia.com/argiasariak Sari banaketa ekitaldiko argazkiak 18:00ak aldean jarriko dituzte Argiaren webgunean. Erantzunak#1. Sariak banatzerakoan irakurri diren testuak; argudioakSustatu ¦ 2005-01-28 ¦ 17:19Sareko Argia saria: UZTARRIA.COMSaria ematen: Eli Pombo - Sareko Argiaren arduraduna "Aurtengoa blogen urtea izan da eta aitortu beharra daukagu hainbat euskal internautak lan ugari egin duela. Segur aski batek baino gehiagok mereziko luke saria.Baina aurtengoan herri mailako web gune dinamiko bat nabarmendu nahi izan dugu. Herriko informazio eskaintza ugari eta erabilgarria eskaintzeaz gain, herriko bizitza sozialaren kezkak eta eztabaidak jasotzen eta eragiten asmatu dutelako.Hala, beren foroan gutxitan bezalako eztabaidak, aniztasuna eta ekarpenak aurkitu daitezke. Herriko informazioa sareko mentalitatez, begiz eta antolamenduz islatzen asmatu dutelako, aurtengo Sareko Argia saria, UZTARRIA.COM atariarentzat izango da." Prentsa : Iņigo Aranbarri, "Hizlandia" Sailarengatik.Saria ematen: Mikel Asurmendi - Argiako erredakzioko kidea "Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela entzun izan dugu maiz. Eta maiz hala izango da. Baina askotan, gehienetan, hitz batek, mila irudi desitxuratu eta errealitate asko ezkuta ditzake. Hitzek, erabiltzen ditugun hitzek, egiten gaituzte eta beren esanahira egokitzen dute errealitatea. Euskarazko prentsaren errealitatetik abiatuta, eta etxe barruko eta kanpoko hautsak harrotzea xede, formatu berritzailea eskaintzen digu igandero BERRIA Egunkariak. Sail zirikatzailea, deserosoa bezain atsegina, zuzena bezain egokia..." Telebista: Julian IantziSaria ematen: Estitxu Eizagirre - Argiako erredakzioko kidea "Estilo eta tankera oso desberdinetako programetan ikusi dugu, eta denetan jakin du egoki moldatzen. Plato barruan nahiz kanpoko grabazioetan eroso mugitu da. Lehiaketetan, jakin du lehiakideak bideratzen eta dokumentaletan gida interesgarri bihurtu zaigu. Ikusleak, aldamenean sentitzen duen aurkezle gutxi horietako bat da. Etxekoa, gertukoa, naturala....." Irratia: Mikel BujandaSaria ematen: Izaskun Jauregi - Argiako erredakzioko kidea "Gaur sarituko dugun pertsonak badaki zer den bitarteko gutxirekin lan egitea .Egia esan, uste dugu, bitarteko askorekin lan egitea zer den oraindik ez dakiela, nahiz eta urte batzuk daramatzan ofizio honetan. Egunero eskaintzen dituen albisteak, berak landutako informazioaz aberasten ditu. Bitarteko eskasiak ez baitio eragotzi, informazio erreferente desberdindu bat lortzea. Urtetan ondutako estilo pertsonala du informazioa eskaintzerakoan, kafesnea bezain beharrezkoa Iruņerriko eta Nafarroako euskaldun eta euskaltzale askorentzat." Merezimenduzko saria: Gorringo TaldeaSaria ematen: Katixa Garate - Argiako erredakzioko kidea "ARGIA SARIAK komunikazio Sariak dira, eta urtero, Telebista, Irratia, Prentsa, Publizitatea eta Internet ataletako sariak banatzen ditugu. Komunikazioak ordea, bizitzaren eta kulturaren esparru gehiago ere hartzen ditu. Eta iruditu zaigu, gaur saritu nahi dugun talde honek euskaldungo osoa bere sareetan harrapatzea lortu duela. Ez da bide bakarra noski, baina bide bat bahintzat erakutsi dute. Jende askorengana iritsi dira. Askorengana. Eta beraiengandik hurbil ibili diren guztiak gainera pozik utzi dituzte. Euskaldunak algara batean elkartu gaituzte". #2. Merezitakoagoiena.net ¦ 2005-01-28 ¦ 17:50Zorionak Uztarriko lagunei goiena.net egiten dugunon partetik. Merezitakoa da saria, bai horixe. Segi horrelaxe. #3. Bejondeizulamaite toledo ¦ 2005-01-29 ¦ 12:58Argia sariek ez didate arreta berezirik piztu izan, baina sarituen artean aurpegi ezaguna ikusi dudanean ikaragarri poztu naiz. Dotore atera zara gaurko egunkarietan Iņigo. Bejondeizula! Saria jaso duzuen beste denoi ere bai. #4. Sarien argiagaztelumendi.org ¦ 2005-02-01 ¦ 10:40Gotzon Barandiaran idazleak Sarien argia artikulua idatzi berri du gaztelumendi.org gunean. Argia sariak hizpide, Telebistako saria zelan Julian Iantziri eman dioten, bart telebistan ikusitakoaren kronika laburra da Barandiaranena. Frontoian pilotan aritu ostean, "Irakeko tortura saioa" iruditu bide zaio. Irakurri ostean, zure iritzia gehitu dezakezu. Hemen (sustatun) zein han (gaztelumendi.org gunean). Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|