|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
Euskadi.net berritu dute
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2004-12-21 ¦ 11:40 ¦
Internet
Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.net webgunea berritu egin dute. Oraindik ere lanean dihardute, baina itxura berria agerian dago. Oraingoa webgune intuitiboagoa, eskuragarriagoa eta eleaniztuna dela diote. Zenbait web garatzaileri euren iritzia eskatu diegu, eta ideia hauek jaso
ditugu.
Alderdi onak
Alderdi onak
- Lan handia egin da XHTML-aren bidean, maketazioa taularik gabe. Pauso
handia da, instituzio handien artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidea
jarraituz. Letra tamaina erlatiboa dela gehituz, irisgarritasunean pauso
garrantzitsua egin da.
- Antolaketan ere asko irabazi dute. Oraindik zaila da gauzak aurkitzea, baina normala ere bada horrenbeste informazio duen webgune batean. Lehen baino askoz hobeto, behintzat, badago.
- Entzun dugunez sistema berria Interwoven CMS-arekin sortu da. Kanpotik
esan daitekeen gauza bakarra, azkarra dela eta URL estatiko itxurakoak
ematen dituela. Barruan jakingo dute gustura dabiltzan ala ez.
- Itxura aldetik ere asko irabazi du. Garbiagoa, argiagoa... Erabilera aldetik ere errazagoa, eta eskertzekoa da euskal
administrazioaren baliabide eta informazio guztia bateratzeko egindako
ahalegina.
- Eleanitza da. Gehiena elebidun, baina zenbait sail baita bost hizkuntzatan ere.
Zuzentzekoak
- Hasiera batean nahiko nahasmena sortzen zaio heldu berriari, baina
gero joaten dira gauzak argiago gelditzen orriaren egitura ulertu ahala.
Hor lana pixka bat findu beharko litzateke, elementu bakoitzaren
garrantzia eta hierarkia ez baitago argi. Definitzen lagunduko luke letra
tamaina eta kolore desberdinagoak erabiltzeak. Goiko lerro urdin ilunean
adibidez, sail nagusiak ez, baizik eta lagungarriak (utilitateak)
azaltzen dira, baina daukaten fondoagatik oso deigarri suertatzen dira
eta garrantzi gehiago duten batzuk (pertsonak, enpresak,
administrazioak, adibidez) maila bisual apalagoan gelditzen dira.
- Microsoft Explorerrentzat dago diseinatuta, eta Firefoxen gauza dezente ez
dira ondo-ondo ikusten. Ibili badabil, hala ere.
- Logo berria. Gauza jakina da bereizmen baxuko sistemetan
(pantailetan...) armarriek arazoak sortzen dituztela. Detaile gehiegi
eta txikitzean oso zikinak gelditzen dira. Arazoa izaten da identitatea
mantentzea modak joan eta etorrian dabiltzanean. Ea oraingoak pixka bat
irauten duen.
- Sarrerako aurkezpen pop-up hori oso arrotza gelditzen da. Zaila da non
klikatu asmatzea.
- Gehiegi erabiltzen da, han edo hemen klik egin eta leiho berrian
zabaltzearena. Erabiltzaile arrunt askori nahasgarria egiten zaio leiho
bat baino gehiago izatea nabigatzeko, eta nahiago izaten dute "BACK"
botoiari klik egitea.
- Loturek PDFetara bidaltzen dutenean ez da abisatzen, gutxiago zein
tamaina daukaten. Sarritan astunak izan daitezke etxeko modem-etik ibili
ezkero. Batzuetan PDFetarako loturak ezkerreko menuan bertan daude. Esate baterako, Euskara atalean, ezkerreko menuko Atarikoak / Euskararen ezaugarriak PDF bat da. Eta 4,1 Mb eko pisua du.
- Behin atal batera sartu ondoren, sarrera nagusira joateko bidea galdu
egiten da. Ezkerreko logotipoa eskumara mugitzen da, eta "Inicio" izeneko
botoi bat badago, baina "off" dagoela dio. Nahasgarri samarra da hori.
- Kanporako loturen kolorea ez dago asmatzerik. Lotura batzuk beltzak dira,
beste batzuk urdinak, beste batzuk gorriak... Ez dago bateratasunik.
- Ezkerreko menuko "erabileremuak" ataleko loturak nahasgarriak dira:
- Batzuetan barruko orrialdeetarako loturak dira (Euskara)
- Beste batzuetan barruko orrialde baterako lotura dela diosku, baina
gero beste webgune batera bidaltzen gaitu (eta beste leiho batean): Etengabeko Ikaskuntza
- Beste batzuetan, kanporako linka dela dakigu argi eta garbi: Justizia
- URL-ak oso kriptikoak dira. Euskara, adibidez, www.euskadi.net/euskara
izan zitekeen, baina horren ordez hauxe da: http://www.euskadi.net/r46-734/eu Beharbada behin-behineko URLak izango dira.
Euskara
- Euskaraz nabigatzen egon arren, atal batetik besterako bidean
hizkuntza-profila galdu egiten da eta gaztelaniara salto egiten du batzuetan.
- Toki guztietan gaztelaniazko esalditxoak, nahiz eta euskaraz ibili: "Euskadi.net Página Principal", "Página no encontrada", bilaketetako atalen deiturak eta abar...
- Euskarazko testu asko itzuli gabe daude, eta euskaraz daudenetan ere
akats dezente. Batez ere menu nagusietan eta nabigazio testuetan. Esate
baterako, Erabileremuak azpiatalean: Enplegua, Turismo, Euskera,
Informazioaren gizarte. Eta bilaketa emaitzetan azaltzen den euskarazko testua ez dago ulertzerik.
- URL-ak gaztelaniaz sortu dira. Euskarazko albiste honen helbidea, adibidez, hauxe da:
/contenidos/noticia/premio_ertzaintza/eu_6234/premio_ertzaintza.html
Hori zaindu egin beharko luke Jaurlaritzak, eta helbideak gutxienez euskaraz sortu.
Laburtuz, lan handia, eta bide eta ideia onekin, baina oraindik badago zer findu eta txukundu.
Ongi etorri Euskadi.net berritua.
Erantzunak
#1. Re: Euskadi.net berritu dute
Joseba Abaitua ¦ 2004-12-21 ¦ 12:37
Txukunago dagoela ezin uka eta eskertzekoa da. Baina zuek egindako gomendioekin zeharo ados nator.
Gehiutuko nuke gomendio bat (agian ez dut topatu oraindik); niretzako oso inportantea dena gaur egun:
- Edukien sindikazioa gehitu!
- Non daude informazio sindikatzeko estekak (hots: RSS, RDF edo XML siglak)?
- Ez baldin badaude, zergatik ez dute webguneko informazio iturri guztiak sindikatzen utzi nahi?
- Nola uler daiteke gaur egun eduki sindikaziorik ez ematerik?
Ea arduradunok, oso errez errapara daitekela hori, oparia eman sasioan baitkaren!
#2. Re: Euskadi.net berritu dute
feeder ¦ 2004-12-21 ¦ 13:04
Nola gehituko dute edukien Feed sindikazioa, non eta BERRIAK izeneko atalik ez daukan... edo baldin badauka, benetan zaila da aurkitzeko....
#3. Leiho berrietan zabaltzearena
metaltrainer ¦ 2004-12-21 ¦ 13:31
> Gehiegi erabiltzen da, han edo hemen klik egin eta leiho berrian
> zabaltzearena. Erabiltzaile arrunt askori nahasgarria egiten zaio leiho
> bat baino gehiago izatea nabigatzeko, eta nahiago izaten dute "BACK"
> botoiari klik egitea.
Arrazoi guztia erabiltzaile hasi berriei dagokienean. Erabiltzaile aurreratuok fitxa bidezko nabigatzaileak erabiltzen ditugu eta guk erabaki nahi izaten dugu noiz zabaldu leiho edo fitxa berri bat.
#4. Re: Leiho berrietan zabaltzearena
Asier ¦ 2004-12-22 ¦ 08:22
>Sarrerako aurkezpen pop-up hori oso arrotza >gelditzen da. Zaila da non klikatu asmatzea.
Eta zailagoa ikusi-ez ikusi, bapatean desagertzen bada... Nire Mozillarekin saiatu naiz eta segundu milesima batez ditxosozko popup-a agertu ondoren, desagertu egiten da. Euskaraz eta gaztelaniaz gertatzen da, beste hizkuntzetan ez, ez baitute popup-ik. Zer izango ote? Aaaah, cookie-ak blokeatuta ditut. Baina zergatik ez didate abisatzen webgune hau ongi ikusteko cookie-ak desblokeatu behar ditudala, beste edozein webgunetan egiten den bezala?
#5. Re: Euskadi.net berritu dute
Austin ¦ 2004-12-21 ¦ 14:22
Zorionak webgune berriagatik! Zer hobetua badu, hemen aipatu bezala, baina ikustera ohituta gauden webguneen mailatik goiti dabil. Zorionak ba!
#6. Re: Euskadi.net berritu dute
Alberto Fernandez ¦ 2004-12-21 ¦ 16:36
Komentatu denez, hobekuntza handia izan arren dexente egin daiteke. Adibidez, teorian W3C akzesibiliatea arauak betetzen ditu (ikur bat baudaka hori baiesteko), baina ez du balidatezen, elementu batzuek ez daukatelako "alt" etiketarik. XHTML-k ez du balidaten ere.
Zergatik nahasten dute erabilerraztasuna (usability) eta akzesibilitatea (accesibility)? Ez daukate zer ikusirik.
Erabilerraztasunari buruz asko esan daiteke, baina argi dago egin duena ez zekien Fittsen legea, zeren eta aukeratzeko gune guztien tamaina ahalik eta txikiena da, adibidez, "pertsonak", "enpresak"eta "administrazioak" ataletan soilik irudian zapaldu daiteke (behintzat firefoxean).
#7. Eta Software librea?
berritu ¦ 2004-12-21 ¦ 19:47
Firefoxen ez da ikusten, Interwoven software propietarioa erabili da, W3C akzesibiliatea arauak ez ditu balidaten, ... eta antzekoak irakurtzen ditut.
Bale, badirudi hobeki ipini dutela. Ongi. Baina, non gelditu dira Eusko Legebiltzarrak software librearen alde emandako arauak?
Lizentziak, ai lizentziak...
#8. Re: Euskadi.net berritu dute
Bediaga ¦ 2004-12-22 ¦ 15:38
Zorionak ... Sustatuko lantaldeei, benetan analisi ona egiteagatik. Nik oraintxe bertan ezin dot euskadi.net-era sartu. Ondo legoke obretan dagozala esaten dauan mezu bat jartzea ezta?
Agian, beste egin baten egin dozuen analisi hori sakontzeko ahalegina egingo dot.
RSS-ari buruz ere zeozer esan daiteke baita Open Source-ari buruz.
bye
#9. Re: Euskadi.net berritu dute
Bediaga ¦ 2004-12-22 ¦ 15:39
Zorionak ... Sustatuko lantaldeei, benetan analisi ona egiteagatik. Nik oraintxe bertan ezin dot euskadi.net-era sartu. Ondo legoke obretan dagozala esaten dauan mezu bat jartzea ezta?
Agian, beste egin baten egin dozuen analisi hori sakontzeko ahalegina egingo dot.
RSS-ari buruz ere zeozer esan daiteke baita Open Source-ari buruz.
bye
|
Internet gaia duten albiste gehiago
Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|