Teknologia albisteak

Euskara Auzoan Sustatuz jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Asapala Euskara Elkartea - Asapala Euskara Elkartea
2003-10-29 : 10:10

Auzo edo herri baten euskalgintzan gabiltzanok badakigu hizkuntza normalizatzeko bide eta arlo berrietara zabaldu behar dela gure ahalegina. Nondik eta nora jo izaten da arazoa, eta hasteko "auzoan" zertan dabiltzan ikustea baino hoberik?

Asapala Euskara Elkarteak eta Santutxuko Euskara Batzordeak "Auzoan Euskara Sustatuz" jardunaldiak antolatu ditugu datozen azaroaren 4, 5 eta 6an. Jardunaldi hauekin euskararen gizarte normalizazioan herri eta auzo mailan beste leku batzuetan garatzen ari diren esperientzia eta egitasmoen berri izan gura dugu geure bidea eta ildoak zehazten lagunduko digulakoan.

Jardunaldien egitaraua

Azaroaren 4an herri-auzo mailako plangitza orokorrez jardungo dugu honako gonbidatu eta gaiokin:

  • Zigor Etxaburua, Kontseiluko teknikaria. Altzako Plan Estrategikoa.
  • Joseba Ezpeleta, AED elkartekoa. Arrasateko Euskalgintzaren plan estrategikoa.
  • Jose Joakin Gallastegi, Bilboko Udaleko Euskara teknikaria. EBPN Bilbon, zer ekarriko digu?

Bigarren egunean, azaroak 5, arlo zehatzeko esperientzien berri izango dugu:

  • Diego Egizabal. Kuadrilategi egitasmoa
  • Nerea Berriozabal. Ermuko Berbalaguna
  • Ainara Labado. Berbia emon hitzarmengintza proiektua Eibarren
  • Sonia Perez Anguera. Topaguneko Haur eta Gazte saileko teknikaria

Hirugarren egunean, azaroak 6, erabileraren sustapenari egin nahi diogu lekua, honetaz jardungo dute:

  • Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako euskara teknikaria
  • Gorka Barruetabeña, Durangoko Berbaro elkartekoa

Jardunaldiok Santutxuko AEKren euskaltegian (Arbidea 21, Txurdinaga) egingo dira arratsaldeko 7.30ean.

Erantzun

Sartu