|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Literatura eskola antolatu dugu Larrabetzunbbk - bihotz bakartien kluba ¦ 2003-10-03 ¦ 13:58 ¦ KulturaIrakurtzen ikasi gura dugu, leiduten duguna ulertu. Jakin gura dugu erakutsi diguten literatura establezitutik haratago ezer idatzi den, nork idatzi duen eta zergatik; nork erabakitzen duen zer den benetan literatura, zer esan eta esan behar dion euskal literaturak munduko literaturari. Bihotz Bakartien Klubak irakurlearen matxinada aldarrikatu du bere sorreratik, irakurlearen parte hartze aktibo barik literatura agoniara kondenatuta dagoela uste dugulako. Horixe da Larrabetzun Literatura Eskola antolatzearen arrazoia. Urrian hasi eta ekainean bukatzeko, hilean larunbat goiz batez bilduko gara. Literatura aktiboa aldarrikatuz, bermatuko dugu eskolak biziak izatea, oso dinamikoak, eztabaidak nagusi izatea, dakitenen eta ez dakitenen arteko etengabeko hartuemona eta inork pentsatzen duena esan barik ez geratzea. Eskolen ardura Iņigo Aranbarri idazlearena izango da. Bera izango da irakasle eta artezlea. Horrez gain, zenbait gairi buruz berba egiteko gonbidatuak edo hizlariak izango ditugu. Gai zerrenda eta gonbidatuak: Pizkundea: Aitzol modernitatearen kontra Banguardien arriskuak: Vladimir Maiakovsky eta Aime Cesaire. Gonbidatua: Jose Luis Otamendi. Literatura Aldizkariak: Euzko Gogoatik gaur egunera. Gonbidatua: Mikel Elorza. Kazetaritzatik literaturara. Bi eredu: lekukotasun historikoa eta bidaia kronikak. Gonbidatua: Alberto Barandiaran. Gabriel Aresti. Gonbidatua: Koldo Izagirre. Joseba Sarrionandia: denbora eta espazioa Antzerkia Euskal Herrian. Gonbidatuak: Mikel Martinez, Josu Kamara, Antton Luku eta Antzerkiola Imaginarioa. Antilogika arma legez: Pernando Amezketarra eta Nikola Agirre Metxa Silvia Plath, Alejandra Pizarnik eta Anne Sexton: Heriotzaren marka. Gonbidatua: Kirmen Uribe. Erantzunak#1. Noiz eta nonbordaberria ¦ 2003-10-04 ¦ 07:08Gustatuko litzaidake jakitea, programaz gain, noiz eta non egingo diren topaketa edo hitzaldi hauek. #2. Eskola libreak diraBihotz Bakartien Kluba ¦ 2003-10-06 ¦ 08:50> Gustatuko litzaidake jakitea, programaz gain, noiz eta non egingo diren topaketa edo hitzaldi hauek. #3. Berriak albistea be badakarirakurle batek ¦ 2003-10-07 ¦ 11:53Literatura aktiboa aldarrikatzeko eskola albistea dakar gaurko Berriak. Ni neu izena emotera noa, izan ere Interneten ikusi berri dut programa osoa, eta erakargarri egiten zait, Literaturaren inguruan, -euskal literaturan batipat- aktibotasuna behar dela ikusita. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|